Irakaskuntzarako bideoak: zergatiak, irizpideak eta gidalerroak

Argitaratua: ostirala, 2017(e)ko ekainaren 30(e)an, 17:50(e)tan
Amaia Arroyo

Egun, gutxiago irakurtzen dugun ideia bolo-bolo dabil: liburu gutxiago, aldizkari gutxiago… Informazio gutxiago jasotzen al dugu? Argi dago ezetz. Informazioa inoiz baino saretuago dagoen momentu honetan, bistakoa da edukiak kontsumitzeko ohiturak aldatu egin direla, oro har. Ikus-entzunezko komunikazioa edo komunikazio digitala da hedatuen dagoena, testu idatzitik harago doana, hain zuzen ere, eta bideoa da horren adibiderik garbiena. Hezkuntza-esparruak ezin dio muzin egin agertoki berri horri eta hezkuntza-jardunean bideoak txertatzeko ahalegina egin beharko litzateke. Artikulu honen helburua da horretarako irizpideak eta gidalerroak eskaintzea.

https://doi.org/10.54512/KLPP6991



Erakutsi iruzkinak
  • 2019anIñaki Murua - or., 2017(e)ko azaren 3(e)an, 11:14(e)tan
    Aspaldikoa bada ere, badago bideoari buruzko liburu bat Itzulpen Saila bilduman: Bideoa hizkuntzen irakaskuntzan.
  • 2019anIñaki Murua - ar., 2020(e)ko apiren 28(e)an, 09:02(e)tan
    Amaia Arroyoren Irakaskuntzarako bideoak deritzon hitzaldi laburra sareratu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bere You Tubeko kanalean
  • Ainara Maya UrrozAinara Maya Urroz - az., 2023(e)ko apiren 26(e)an, 09:39(e)tan
    HABEk aurten eskaintzen du "bideoak ikasprozesuan: aukerak eta baliabideak" izeneko ikastaro interesgarria.: https://www.ikasten.ikasbil.eus/mod/habecms/view.php/irakasbil/didakteka/bideoak_ikasprozesuan-1224-ikastaroa

Beste eduki interesgarriak

Amaia Arroyo

1224 - Bideoak ikasprozesuan: aukerak eta baliabideak

Ikastaro honen helburua bideoak ikasleen artean ikaskuntza sustatzeko izan dezakeen ahalmenaz jabetzea izango da. Horretarako, bideoak ikaskuntza-testuinguruetan izan dezakeen erabileraz arituko gara. Bideoen erabilera didaktikoari buruz hausnartuko dugu, baita horren inguruko hainbat gako landu ere. Horretaz gain, ikaskuntzarako hainbat bideo-mota nola egin daitezkeen eta horiek ikaskuntzan zer funtzio izan dezaketen landuko da. Ikastaroaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak bideoa erabiltzeko proposamen bat diseinatuko du, baita bideo-eredu bat sortu ere.