Argitalpenak
Hizpide 82
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 82
Hizpide 82 zenbakiaren aurkezpena
- Argitalpenak
- Sortua: 21 April 2014
- Bisitak: 1398
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide 82 zenbakiaren aurkezpena
Online irakaslearen ajeak
- Argitalpenak
- Sortua: 3 September 2014
- Bisitak: 1747
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
EIBZ (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) duela 12 urte sortu zuen Nafarroako Hezkuntza Departamentuak, eta, bertan, gure zereginetako bat da Nafarroan lanean ari diren irakasle ez unibertsitarioei ikastaroak ematea. Eskaintzen ditugun formazio-ikastaroetan parte hartzeko, irakasleek Nafarroako ikastetxeren batean egin behar dute lan hezkuntza arautuan, eta EGA agiria izan behar dute.
Irakasleek ikasturtero justifikatu behar dute 35 formazio-ordu (gutxienez) bete dutela, ikastaroa edozein dela ere, eta ikastaro horiekin irakasleek, beren burua janzteaz gain, puntuak lortzen dituzte lehiaketetan parte hartzeko (leku-aldatzeak, karguak...). Hezkuntza Departamentuak eskaintzen dituen ikastaroak dohainik izaten dira, eta, normalean, ikastaroa hasi gabe edo bukatu gabe utziz gero, ez da zigorrik izaten, berriz ikastaro bera egiteko lehentasuna galtzea-edo ez bada.
eusLiderrak. Hizkuntza portaera berriak sortzeko tailerra
- Argitalpenak
- Sortua: 3 September 2014
- Bisitak: 1624
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Iratxe Garmendia eta Mikel Urdangarinek “eusLiderrak. Hizkuntza-portaera berriak sortzeko tailerra” izeneko artikulua landu dute. Bertan, 2008an hasitako proiektu horren giltzarrietako batzuk jaso dituzte, hala nola egitasmoaren helburuak, oinarri teorikoak eta egitura; horiez gain, orain arte izandako emaitzak eta gerora begirako ondorioak plazaratu dituzte. Artikulugileek diotenez, saio horietan, era egituratuan eskaintzen zaie parte-hartzaileei zenbait informazio, tresna eta eredu. Bestalde, helburu bikoitza du egitasmoak: batetik, euskaraz hitz egiteko lotsak, beldurrak edo aurreiritziak gainditzea, eta, bestetik, ekintza bat burutzea euskaraz. Lortutako aldaketa txikia izanik ere, emozionalki esanguratsua bada, arrakalatu egingo du partaideak aurretik zuen sistema, eta, ondorioz, pentsamendua berregituratu beharra ekarriko du. Pentsaera zuzentzaile berri horrek, atzetik, portaera-aldaketa gehiago eta iraunkorragoak ekarriko dituela azaltzen dute.
The structure building framework. Bigarren hizkuntzen irakaskuntza eta irudiak, hurbilketa bat
- Argitalpenak
- Sortua: 3 September 2014
- Bisitak: 1686
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Morton Ann Gernsbacher irakaslearen ikerlanetan oinarritu dut artikulua. Ideia bakar batean laburbildu daitezke ikerlan horiek: hizkuntzaren ulermenean hainbat prozesuk eta mekanismok eragiten dute, egiaz prozesu eta mekanismo kognitiboak direnak, eta barne hartzen dutenak idatzizko, ahozko eta ikusizko informazioaren ulermena. Honakoa dio irakasleak:
«Gizakiak, ulertuko badu, mekanismo-sorta bat gauzatu behar du, adimen-irudikapen koherenteak edo egiturak sortu beharra dakartenak» (Gernsbacher, 1997: 266).
Mekanismo eta egitura horiek azaltzen saiatuko naiz. Ezin izan dudanez gaztelaniaz irakurri teoria horri buruzko deus, erabiliko dudan terminologia ez da egokiena suertatutako agian; beraz, proposamen terminologiko gisa har ezazue. Gustura aldatuko dut egokiago bat aurkituz gero. Hala, oin-oharren bidez adieraziko dut zeintzuk diren Gernsbacher-ek erabilitako terminoak. Irakurleren batek formula egokiagoak balitu, idatz diezadala zalantza-izpirik gabe, esker onez jasoko baititut ekarpen horiek.
HABEren IKASBIL atariaren erabilera: datuak, iritziak eta analisia
- Argitalpenak
- Sortua: 3 September 2014
- Bisitak: 1231
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasbilek urte mordoxka darama ikasle eta irakasleei zerbitzu didaktikoak ematen. Atariaren kudeatzaileak beti saiatu izan dira hartzaileen iritziak eta usteak jasotzen eta, horien arabera, ematen duen zerbitzua hobetzen.
Oraingoan, ordea, iritzi-bilketa hori modu sistematikoan antolatzea erabaki zuten, eta, horretarako, 2013ko azaro-abenduan inkesta bat zabaldu zuten erabiltzaileen artean. Bestalde, atariaren zerbitzarian edo Interneteko trafikoa gainbegiratzen duten zerbitzuetan gordetzen diren datuak ere informazio ugari ematen dute atariaren erabileraz, eta ondo islatzen da atariak denboran zehar izan duen bilakaera. Beraz, hainbat iturritako informazioa oinarri —erabiltzaileen iritzi, zerbitzariko datu objektibo eta editoreen esperientzia, hain zuzen—, Ikasbilen argazki ahalik eta zehatzena egiten saiatu dira, honako alderdi hauek jorratuz: atariaren egoera, erabilera eta bilakaera. Artikulu honetan, editoreen irakurketa azalduko den arren, datuak eta interpretazioak bereizi agertuko dira, irakurleak nork bere ondorioak atera ditzan.