Hizpide 80

Publicado: jueves, 22 de agosto de 2013, 08:05
Hizpide 80 alearen aurkezpena

Hizpide 80 zenbakiaren aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Creado: 22 de agosto de 2013
  • Visitas: 1104
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Hizpide 80 zenbakiaren aurkezpena

Imanol Irizar, Joanba Bergara, Josu Perales

79 + 4 urratsen ondoren

  • Argitalpenak
  • Creado: 5 de mayo de 2013
  • Visitas: 939
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Hausnarketarako une egokia dela uste dugu; izan ere, Hizpide / Zutaberen 80. zenbakira iritsi gara 30 urteko ibilbidean. Eta, izenburuko +4 hori nondik datorren argitzeko, aintzat hartu lau monografia ere argitaratu zirela 1991, 19931, 1999 eta 2001ean. Hau honela, aldizkariak orain arte izan dituen arduradunengana jo dugu –Imanol Irizar, Joanba Bergara eta Josu Peralesengana–, iraganari, orainari eta geroari begiratutxo bat emateko asmoz. Zazpina galdera egin diegu, eta hona hemen jasotako erantzunak.

Guillermo Gómez Muñoz

Web 2.0 tresnak, hausnarketa-praktika irekiak eta ikaskuntza-sare pertsonalak: Twitter, blogak eta Google Drive irakasleen topaketetan

  • Argitalpenak
  • Creado: 3 de septiembre de 2013
  • Visitas: 2090
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Irakasleen topaketek aukera aparta eskaint zen dute prestakuntzarako eta profesionalen arteko loturak indart zeko. Halaber, eta artikulu honetan azalduko den bezalaxe, sare sozialak erabili litezke, bai topaketetan zehar komunikatzeko, bai horiexek amaitutakoan bertan landutako gaiei buruz hausnartzeko. Hurrengo lerroetan, Twitterri erreparatuko zaio, eta Interneteko plataforma batzuk –blogak eta Google Drive– aztertuko dira. Are gehiago, erakutsi nahi da tresna eta zerbitzu horiek lagungarriak direla, irakasleen etengabeko prestakuntza indartu eta sustatzeko.

Euskararen kutxa

Puntuazioari buruzko dekalogo batera iristeko bidaia

  • Argitalpenak
  • Creado: 3 de septiembre de 2013
  • Visitas: 1154
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Hizkuntza-irakasleek zalantzak izaten dituzte arlo askotan, baina puntuazioa bereziki deserosoa egiten omen zaie. Gustatuko litzaieke komari buruzkoak gramatikaren arloko beste edozein zalantza bezalaxe argitzea, baina ez da hala gertatzen. Euskaltzaindiak zeharka baino ez dio heldu gaiari, eta ohiko gramatika- eta estilo-eskuliburuek ez dute puntuazioaz jarduten, puntuazio-marken erabilera-arauez baizik, eta ez modu bateratuan gainera.

Hala, bere zalantzak eta bere ikasle-irakasleenak argitzeko premiak akuilaturik, bidaia moduko bat egin behar izan du Lorea Arrietak. Bidean, gaia sakon jorratu duten hainbat adituren ekarpenak xehatu ditu, eta, bereziki, Juan Garziaren “Joskera Lantegi”.

Arrietak proposaturiko bidaian ikusiko dugunez, puntuazioaren gakoak sintaxian bilatu behar dira; joskeran, alegia. Halaxe egin du berak, eta arian-arian puntuazio-sistema bat moldatu. Azken finean, ezin dira aurrez ikusi testuek planteatuko dizkiguten erronka guztiak, baina irizpide gutxi batzuk argi izanda, litekeena da puntuazio-sistema ahaltsu bat iristea.

HABE liburutegia

HABE Liburutegia: hizkuntzen didaktikan eta eleaniztasunean espezializatua

  • Argitalpenak
  • Creado: 5 de mayo de 2013
  • Visitas: 1101
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Hasiera-hasieratik esku hartu du HABE liburutegiak Zutaben eta Hizpiden. Lehendabiziko zenbakietan, esaterako, jasotako liburuen zein aldizkarien aipamenak eta laburpenak ematen ziren argitara. Oraingoan, berriz, liburutegiaren gaur egungo egoera aurkeztuko da; bereziki, azken urteotan zabaldutako bide berriak azalduko dira, baita landutako egitasmoak ere, Hizpide aldizkariko irakurleen jakingarri izan dadin.

aisa

AISA online ikastaroa

  • Argitalpenak
  • Creado: 3 de septiembre de 2013
  • Visitas: 1374
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Helduen euskalduntze-alfabetatzeak modua egin behar du gizatalde desberdinen beharrei egokitutako eskaintza egiteko. Hain zuzen ere, euskalduntze-alfabetatzearen jardunean, berau eraginkorra i zango bada, oso kontuan i zan beharko dira gi zartean sortu eta sor daitezkeen eskaera berriak.

Talde horietan sar daitezke etorkinak. Izan ere, makina bat lagun etorri dira azken urteotan Ekialdeko Europatik, Afrikatik eta Hego Ameriketatik, hemen bizitzen gelditu eta bertakotzeko asmoz. Eta, krisiak krisi, gure gizartean txertatu dira. Egoera soziologiko horri erantzun aproposa eman nahian etorri zen AISA harrera-ikastaroen egitasmoa, eta ildo berbera jorratu nahi du AISA berriak ere, proiektu horren garapena denak: etorkinak euskarara hurbiltzea eta gure hizkuntza bereganatzeko prozesuan lehen pausoak ematea, euskal gizartean ahal den ongien errotu daitezen.