Argitalpenak
Hizpide 63
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 63
Hizpide 63 alearen azalpena
- Argitalpenak
- Creado: 17 de diciembre de 2006
- Visitas: 886
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Hizpide 63 alearen azalpena
Mugak gaindituz. Euskara urrutitik ikasi
- Didakteka
- Creado: 12 de mayo de 2006
- Visitas: 859
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Mugak gainditzea beti izan da gizakiarentzako erronka. Zerbait gauzatu orduko hurrengo urratsa nola egin aztertzen hasten gara, gauden egoeratik pixka bat harago nola joan, alegia. Bizitzako arlo guztietan gertatzen da hori eta, jakina, hizkuntzen ikas/irakaskuntzan ere bai. Bada esaera txinatar bat
zera dioena: “Bidaiarik luzeena egiteko ere beti lehenengo urrats bat egin behar da”. Eta horixe da artikulu honen xedea, hizkuntzen ikas/irakaskuntzan, ohiko jardueratik harago urrats xume baten berri ematea.
Gainbegirada bat Cloze-testei
- Didakteka
- Creado: 12 de mayo de 2006
- Visitas: 987
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Aski ezaguna da euskalduntze-alfabetatzearen alorrean Cloze-prozedura. Burutze-proba edo burutze-ariketa izenak ere erabiltzen dira test horiek izendatzeko. Cloze-prozedurak baditu hainbat aldaera eta horietako bat da gurean gehien erabiltzen dena: aukera anitzeko Cloze-proba. EAEko administrazioko langileei begirako Hizkuntz eskakizunetan, esaterako, horixe erabiltzen da irakurmena ebaluatzeko. Cloze-testak proba integratiboak dira, erredundantzia murritzekoak. Artikulu honetan gainbegirada egingo diegu, horien nondik norako nagusiak aztertuz.
Ikasle hasiberriei euskara irakasteko materialak (II): kontzientzia, autonomia eta benetakotasuna ikusmiran
- Didakteka
- Creado: 12 de mayo de 2006
- Visitas: 895
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Aurreko lanaren ildotik, artikulu honetan ikasle hasiberrientzat azken urteotan argitaratutako hiru ikasmaterial aztertu ditugu. Oraingo honetan, material hauen proposamenek baliatzen dituzten ikaskuntza-ereduei begiratu diegu. Lehenbizi, materialok eskaintzen dituzten programen jomugak, egitura eta lehentasunak aztertu ditugu. Ondoren, begiratu dugu ea zein diren materialok sustatzen dituzten adimen-operazioak. Azkenik, ikaskuntza laguntzeko sortzen dituzten baldintzak xehatu ditugu. Egiaztatu ahal izan dugunez, alde handiak daude aztertutako materialek proposatzen dituzten ikas-ereduen artean. Alde handiak ikusi ditugu, halaber, HEOKak aldarrikatzen dituen irizpideen eta material hauetako batzuek baliatzen dituztenen artean.
Sareko “Jokabide-kodea” garatzen
- Didakteka
- Creado: 12 de mayo de 2006
- Visitas: 886
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Gero eta zabalagoa da munduan barrena Internet bidezko ikastaroen eskaintza. Posta elektronikoa ere tresna arrunta da jadanik ikasle askorentzat. Eta Interneteko forumak, eta, txatak aisialdirako ez ezik ikasteko ere dira lanabes baliosak. Badago kontzeptu bat, “nettiquete”, frantseseko “etiquete” (heziketa ona) eta ingeleseko “net” (sare) hitzetatik etorria. Jeniffer Summerville artikulugilea Wilmington-en ari da irakasle North Carolina-ko unibertsitatean. Eta artikulu honetan Internet bidezko ikastaldi batean ikasleek nola jardun behar duten adierazten du. Testuinguruak testuinguru, merezi du hari erreparatzea eta kontuan hartzea.