Argitalpenak
Hizpide 65
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 65
Hizpide 65 alearen azalpena
- Argitalpenak
- Sortua: 18 août 2007
- Bisitak: 786
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide 65 alearen azalpena
Ikasle hasiberriei euskara irakasteko materialak (eta III): prozedura metodologikoak
- Didakteka
- Sortua: 11 mai 2007
- Bisitak: 870
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken 50 urteotan aldabide nabarmena izan da hizkuntzen irakaskuntzarako metodologiaren arloan. Arian-arian irakaskuntzarako teknika ugari sortu dira. Haatik, une honetan ez dugu datu nahikorik beroien eraginkortasuna zenbaterainokoa den erabakitzeko. Mugak muga, HEOKak hiru eskakizun ezartzen dizkio metodologiari: a) Adimen-eragiketa eraginkorrak bultzatu eta lagundu behar ditu; b) hizkuntzaren ezaugarri pragmatiko zein formalak jarri behar ditu jokoan; c) ikasleen satisfazio-maila eta ikasteko gogoa areagotu behar ditu.
Hainbat dira irizpide horietan oinarria duten prozedura metodologikoak. HEOKak horietako batzuk aipatzen ditu gai honi eskainitako atalean (HEOK, 1999: 86-88). Aldeak alde, denek dute alderdi komun bat: denek iradokitzen dute hiru etapako eredu orokor bat: a) egin aurrekoa (helburuez jabetzeko; aurrezagutzak aktibatzeko; planifikatzeko; etab.); b) egin bitartekoa (kontrol mekanismoak, lagungarriak…) eta c) egin ostekoa (feedbacka, ebaluazioa, errepikapena…).
Lan honetan aztertu nahi izan dugu nola jorratzen diren hasiberrientzako ikasmaterialetan aldagaiok: nola kudeatzen dituzten ikastearen alderdi psikologikoak, linguistikoak eta afektibo-bolitiboak, prozedura metodologiko orokorraren hiru etapetan. Horren bidez, ikusi ahal izan dugu nola irudikatzen duten material horiek ikas-prozesua eta zenbateraino hurbiltzen diren HEOKaren planteamenduetara.
Moodle plataformaren erabilera didaktikoa irakasleen prestakuntzarako: orain arteko eskarmentua
- Didakteka
- Sortua: 11 mai 2007
- Bisitak: 896
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2001 urtetik aurrera HABE euskara-irakasleen prestakuntzarako online ikastaroak diseinatzen eta eskaintzen dihardu. Eskainitako ikastaro batzuen gaiak aipatze aldera hauexek azpimarratuko nituzke: “Ikasmaterialen diseinua online”, “Talde birtualen dinamizazioa”, “Concordancer programa informatikoa - Testuetako osagai linguistikoak
aztertzeko”, “Autoikaskuntza (oinarrizko kontzeptuak) eta Boga”, “Osatuz materiala erabiltzeko irizpideak”, “Internet didaktizatzen: Blogosfera euskararen ikas-irakaskuntzan”…
Euskara-irakasle ugari dira ikasle gisa parte hartu dutenak ikastaro birtual horietan, hau da, Internet bidez emandakoetan. Artikulu honetan azalduko dugu Moodle euskarri telematikoa nola erabili dugun irakasleak prestatzeko.
Euskara-ikasgai bat nola planifikatu euskara H2 denean: iruzkinak eta iradokizunak
- Didakteka
- Sortua: 11 mai 2007
- Bisitak: 810
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasgelan, ikasleen aurrean zer egingo den aurrez pentsatu eta prestatzea funtsezko egitekoa da irakaslearentzat. Eskola-saio bakoitza puzzle osoago baten zati bat baino ez da eta, beraz, prestatze horretan, programazio-lan horretan, eskola-saio bakoitzaz gaindiko mugarriak hartu behar ditu kontuan irakasleak. Gai agortezina da, zinetan, programazioarena. Artikulugileak dioenez, ikasgai bat planifikatzea ez da ekintza isolatua, baldintza eta alderdi ugari hartu behar baitira aintzat. Alderdi horiek
Krashen, historiaren biktima
- Didakteka
- Sortua: 11 mai 2007
- Bisitak: 864
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Menta handia izan du hizkuntza irakaskuntzan alorrean Stephen Krashen-en teoriak. Bere bost hipotesiak bolo-bolo barreiatu ziren 80.eko hamarkadan hizkuntza irakasleen artean. Bazirudien gaitz guztien sendagaia zekarrela besapean Krashen-ek. Baina, urteak joan urteak etorri, eta, gero eta kritika zorrotzagoak jaso ditu batez ere giro akademikoan.Garai bateko estimu handiko aditu hura, kongresuz kongresu bere hipotesien berri, ia-ia guru baten antzera, ematen ziharduena zeharo bazter
utzita dago gaur.
Merezi du, helduen euskalduntze-alfabetzean dihardugunontzat, haren historiari begirada bat egin eta gogoan hartzea, agian, gaur Krashen-i buruz esaten direnak hemendik hamabost edo hogei urtera ere esan egingo direla gaurko hainbat teorialari punta-puntakoei buruz. Garon Wheeler-ek labur baina harira joanez aztertzen du
Krashen-i gertatutakoa, eta, agerian jartzen ditu, orobat, fede itsuak dituen arriskuak.