Argitalpenak
Hizpide 62
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 62
Hizpide 62 alearen azalpena
- Argitalpenak
- Sortua: 17 August 2006
- Bisitak: 846
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide 62 alearen azalpena
Ikasle hasiberriei euskara irakasteko materialak (I): Hiru mugarri gaitasun komunikatiboa jomuga
- Didakteka
- Sortua: 12 May 2006
- Bisitak: 943
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikuluak (HEOK) –Hizkuntzen Irakaskuntzarako Europako Marko Bateratuak, bezalaxe– argi utzi nahi izan du ezin dela hizkuntzak irakasteko metodo bat eta bakarra gomendatu (HEOK, 1999: 83). Rod Ellis adituak ere ondorio bera atera du egin berri duen txosten tekniko batean (Ellis, 2005). Haatik, gaur egun, erro sendoak ditu ideia batek: hizkuntza, areago da komunikazioa, egiturazko sistema bat baino.
Aintzatespen honek eztabaida korapilatsuak barneratzen ditu; eta ez gara horiek askatzen hasiko hemen. Baina badu ondorio bat hizkuntzen irakaskuntzarako, curriculum modernoek bere egin dutena: ikuspegi estrukturaletik ikuspegi komunikatiborako urratsak eman beharra, sintesi berri eta dinamiko bat helburu (HEOK, 1999: 17). Ildo horretan, zera gomendatu zuen HEOK-ak: urrats batzuk eman beharra “ezagutzatik erabilerara”, “sistema linguistikotik sistema analitikora”, “produktutik prozesura”, “esalditik testura eta pragmatikara”, “zuzentasunetik egokitasunera” eta, azken batean, “gaitasun linguistikotik gaitasun komunikatibora”.
Ikerketa-lan honetan aztertu nahi izan dugu nola jaso diren ideia hauek euskara hasiberriei irakasteko materialetan. Horretarako, HEOKaren itzalean argitara eman diren hiru ikasmaterial aztertu ditugu: 48 jarduera hautatu ditugu liburuko; eta bakoitzari 8 aldagai aztertzen dituen protokolo bat aplikatu diogu.
Artikulu honetan ikerketa horren emaitza kuantitatibo eta kualitatibo nagusiak jaso dira. Datu horiek zera erakusten dute: aztertutako hiru ikasmaterialak puntu ezberdinetan kokatzen direla HEOK-ak gaitasun linguistikotik gaitasun komunikatibora definitu zuen lerroan. Beraz, hiru material hauek bide horretan nolabaiteko continuum bat eratzen duten arren, ezin esan daiteke erabat lortu dutenik HEOK-ak aldarrikatzen duen ikuspegi estrukturalaren eta ikuspegi komunikatiboaren arteko sintesi berri eta dinamikoa (HEOK, 1999: 17). Haatik, ezin uka daiteke bat egite hori ez dagoela urrun; hori pentsarazten digute, behintzat, bildutako datuek.
Internet ikasgelan: Wikiak
- Didakteka
- Sortua: 12 May 2006
- Bisitak: 931
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honetan “Wiki”direlakoen ezaugarrien berri eman nahi dizuegu eta, horrela, aspaldian hasitako bideari jarraipena eman. Lehendabizi, Blogak izan ziren (Hizpide 59), gero WebQuestak, eta, Altxorraren Bila (Hizpide 60). Oraingoan Wiki-en txanda da.
Artikuluan zehar Interneteko lanabes horren nondik norakoak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan aztertzen saiatuko gara, beti ere, konstruktibismoa oinarri harturik, eta, gaur egungo Informazio eta komunikazio gizartearen paradigmari erreparatuz. Hasteko, ikus dezagun, bada, Wikiak zer diren.
Ingurune naturala eta ingurune formala: gaia zertan den
- Didakteka
- Sortua: 12 May 2006
- Bisitak: 807
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ez da gauza bera ikasgela batean irakasle batekin ikastea edo xede-hizkuntza erabiltzen den lurraldean bertako hiztunekin jardunda ikastea. Bi ikas-prozesuek ezaugarri propioak dituzte. Badira, bestalde, hainbat eta hainbat egoera tartean daudenak. Adibidez, bere H1 erabiltzen den lurraldean egon arren, xede-hizkuntzaren hainbat hiztunekin elkarreraginean hizkuntz inputa lortzen duenaren egoera. Artikulu honetan, bi ingurune horiei begiratuko diegu, formalari eta naturalari, arestian aipatu tarteko egoerak ahaztu gabe.
Hitz-ordena lantzen
- Didakteka
- Sortua: 12 May 2006
- Bisitak: 829
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) hiru oinarriren gain dago eraikia. Oinarri soziokulturala da horietako bat. Oinarri hau, garrantzizkoa izanik edozein kurrikulutan, areago da euskara-irakaskuntzarenean, oraindik euskara (gizarte- eta hizkuntz) normalizazio-bidean den neurrian.
Normalizaziorik ezak ondorio zehatzak ditu euskalduntzearen maila banatan, arrazoi ezberdinengatik. Laugarren mailan, adibidez, maila honetako ikaslea, besteak beste, normalizatu gabe dagoen esparru bateko hizkuntz erabiltzaile kualifikatu (izango) delako. Ondorioz, laugarren mailan berezi landu beharko dira lexikoa eta sintaxia. Artikulu honek sintaxia du gai; hobeto esanda, hitz-ordena.
Lexikoa lantzen
- Didakteka
- Sortua: 12 May 2006
- Bisitak: 867
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEk, euskalduntzearen laugarren maila diseinatzean, bazekien lexikoa izango zuela langai berezietako bat. Arrazoi askorengatik. Hasteko, euskara (gizarte- eta hizkuntz) normalizazio-bidean delako eta laugarren mailako ikaslea, hain zuzen, normalizatu gabe dagoen esparru bateko hizkuntz erabiltzaile kualifikatu (izango) delako.
HABEk lehendik ere topo egina zuen arazo berberarekin: “Laneko euskara” saileko material didaktikoa prestatu zuenean, Elhuyarren eta UZEIren eskutik.
Orain, laugarren maila garatzean, ondo datorkio orduan egina. Eta, hura abiapuntu hartuta, beste urrats bat egin nahi du, beti ere ikuspegi didaktikoa gidari.