Argitalpenak
Hizpide 85
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 85
Mugikor bidez lagundutako hizkuntzen ikaskuntzaren ikuspegi bat: edukia banatzetik lagundutako elkarlan eta elkarrekintzara
- Didakteka
- Sortua: 7 May 2015
- Bisitak: 1198
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Mugikor bidezko ikaskuntzak bilakaera bizkorra bizi du. Mugikor bidezko ikaskuntzaren hastapeneko belaunaldien joera nagusia izan zen hezitzaileek eta teknologoek kontu handiz landutako jarduerak proposatzea; aldiz, gaur egun, ikaskuntza-behar pertsonalek gero eta gehiago motibatzen dituzte ikasleak, baita mugikortasun handiagoak eta bidaia sarriagoek eragindako beharrek ere. Aldi berean, sarritan argudiatu da gailu mugikorrak bereziki egokiak direla harreman sozialak eta elkarlaneko ikaskuntza bultzatzeko, hizkuntzen ikaskuntzari dagokionez egokiak diren aldarrikapenak. Mugikor bidez lagundutako hizkuntza-ikaskuntzaren (MALL) berri ematen duten argitalpenen azterketa egin da, gailu mugikorrek harreman sozialak eta elkarlaneko ikaskuntza bultzatzeko zein puntutaraino erabiltzen diren jakiteko. Bereziki, aztertu nahi genituen mintzamen- eta entzumen-arloetako praktikaren eta online eta urruneko ikaskuntzaren testuinguruan elkarrekintza sinkronoa eta asinkronoa egiteko dauden aukerak. Mugikor bidezko ikaskuntza gaur arte nola garatu den aztertuko dugu, eta etorkizuneko norabideak iradokiko ditugu.
Piztu eskukoa, hasi egingo da-eta eskola
- Didakteka
- Sortua: 7 May 2015
- Bisitak: 1743
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2004. urtean hasi zen lehen urratsak egiten web 2.0 deitu zitzaion hura. Artean ez baziren ere gero izango zirena, data horretatik aurrera agertu ziren gure bizitzan Wikipedia, Facebook, Twitter, YouTube eta abar, eta matxinada bat etorri zen haiekin batera, web 2.0ren iraultza deituko zitzaiona, zeinak gizartearen beraren zinezko aldaketa ekarriko baitzuen, Interneten kontzeptua bera azpikoz gora jartzeaz gain: informatzeko eta informatuak egoteko modu berriak; harremanak izateko era berriak; erosketak egiteko era berriak; erabakiak hartzeko modu berriak; ikasteko era berriak eta irakasteko era berriak…
Web 2.0 edo web soziala deituak harreman horizontalak ezartzen ditu erabiltzaileen artean, edukien ekoizle eta kontsumitzaile baitira aldi berean; sarea etengabeko elkarrizketa bilakatzen da, eta, hala, gizarte-sareek eta berorien gero eta indar handiagoak berdinen arteko trukeak erraztuko dituzte.
Aterako al dugu argazki bat? Instagram-en erabilera ELE eskoletan
- Didakteka
- Sortua: 7 May 2015
- Bisitak: 1744
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Facebook gizarte-sareetako enpresa erraldoiak 2012an Instagram erosi zuenean, modako gizarte-sareen gailur-gailurrean kokatu zuen. 2010eko urriaren 6an Apple App Store-n merkaturatu zenetik, berebiziko hazkundea izan du: beste plataforma batzuetara jauzita (Android eta Windows Phone) sendotu zen, eta 300 milioi erabiltzaile aktibo lortu ditu 2014aren bukaerarako (Systrom, 2014).100 milioi erabiltzaile aktibo lortu zituen 2013aren hasierarako Baina, bere inpaktu soziala gorabehera, Instagram oso tresna interesgarria da hizkuntzen ikasgelan erabiltzeko, irudia eta testua konbinatzen
baititu eta gizarte-sare baten ahalmen guztia gehitzen baitu ikasgelara, bere komunikazio- eta interakzio-aukera guztiekin. Horixe da artikulu honen xedea: tresna hori hizkuntzen ikasgelara nola eraman dezakegun erakustea, espainiera atzerriko hizkuntza gisa (Español como Lengua Extranjera = ELE) irakasteko bi esperientzia praktikotatik abiatuta.
WhatsAppa, lagun-taldetik harago
- Didakteka
- Sortua: 7 May 2015
- Bisitak: 4782
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Charles Robert Darwinek, jakintza unibertsaleko izen handienetakoak, 1859an espezien eboluzioaren teoria entzutetsua azaldu zuen, eta, besteren artean, hau esan zuen: “Ingurura moldatzeko gaitasun handienak dituzten espeziek baino ez dute aurrera egiten”. Egungo zientzialariek ere, ñabardurak ñabardura, Ingalaterrako ikerlariaren teoriak indarrean segitzen duela baieztatzen dute.
XXI. mendera etorrita, ugari dira teknologia berriek gure esku jarri dituzten baliabideak: aparatu elektroniko adimentsuak, zernahirako aplikazioak… Irakaskuntzaren eremuan WhatsApp-ak presentzia nabaria du ikasgeletan; gero eta gehiago dira eskola barruan mezuak bidaltzen dituzten ikasle eta irakasleak. Hala, Ulibarri Euskaltegiak aplikazio arrakastatsu horrekin esperimentatu egin du, eskolako dinamikan txertatu ala erauzi aztertzeko.
Ondorengo lerroetan egiaztatu ahalko duzunez, ez dago zalantzarik, irakaskuntzak ere men egin behar dio espezien eboluzioari buruzko adituari: ingurura moldatu aurrera egiteko. Jarraian duzun artikuluak 2014an euskaltegiko hainbat ikaslerekin WhatsApparen erabileraren inguruan izandako esperientzia aberasgarriak laburbiltzen ditu.
Euskara-irakasleak badu nortasun… digitalik?
- Didakteka
- Sortua: 7 May 2015
- Bisitak: 1595
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hasi baino lehen proposamen bat egin nahi dizuegu. Inoiz googleatu dituzue zuen izen-abizenak? Inoiz idatzi duzue Googlen zuen izena eta ikusi zer emaitza ateratzen den? Ba, artikulu hau irakurtzen jarraitu baino lehen, egin frogatxo hori, mesedez. Ikusi hor agertzen den informazioa, eta aztertu zuetaz esaten dena, idatzi gustuko duzuena eta gustuko ez duzuena. Artikuluaren bukaeran, berriro ekarriko dugu gogora, eta hausnarketatxo bat eskatuko dizuegu.