Hizkuntza bizitzatik ikasi

Argitaratua: Wednesday, 25 July 1990, 1:50 PM
Itzulpen Saila 27

Liburu hau teknika-bilduma bat da, ikasleei hizkuntza ikasgelan era kontrolatuz eta seguruz lantzearen eta kanpoko mundu errealean erabiltzearen arteko zuloa betetzen lagundu nahi dien bilduma, hain zuzen. Tradizionalki, irakaslearen egitekoa ikasgelaren atean amaitu ohi da, hainbat astetan ariketak, drillak, rol-jokoak eta elkarrizketak egiten jardun ondoren. Hortik aurrera, ikasleei beren kasa moldatzen uzten zaie ikaskuntzaren azken urratsa emateko, hizkuntza modu kultural eta sozial onargarrietan erabiltzeko, alegia. Teknika hauek bide bat eskaintzen dute irakasleak ikaskuntza prozesuan hasieratik bururaino parte har dezan.

Jatorriz Estatu Batuetan ari diren ESL (English as a Second Language gisa) ikasleentzat idatziak badira ere, teknika hauek, irakasleak lan pixka bat eginez gero, erraz molda daitezke ingelesa hitz egiten den beste herrialde batzuetan erabiltzeko. Arrazoi berberagatik, erabil daitezke beste hizkuntza batzuk hitz egiten diren herrialdeetan hizkuntza horiek irakasteko ere, hala nola frantsesa Frantzian bigarren hizkuntza gisa irakasteko. Honez gainera, irakaslearen aldetiko Jan eta sormen pixka batez, tekniken atzean datzan oinarrizko ideia hizkuntza jakin batzuk erabiltzen ez diren lekuetan irakasteko egoki daiteke, hala nola alemana EEBBetan. «Errepideetan zehar» adibidez, Peace Corpseko ikastarogileek erabili zuten lehenik, Vermont-en Farsi hizkuntza ikasterakoan.

Esperientziazko teknikak deitzen diegu, zeren eta ikaskuntza ikasleen kanpo-esperientzietan oinarritzen da, horien ondorio da, ikasgelaz barruko jardueretan oinarritu ordez. Irakaslearen eginkizuna esperientziarako egitura eskaintzea da, ikasleak ikasgelatik irteteko prestatzea, eta bide horretatik ikasi dutena aztertzen laguntzea.

Teknika bakoitzaren muina ikasgelatik kanporako irteerak dira, argi zehaztu eta egituraturiko eginkizuna burutzeko irteerak, honexek jarriko baititu ikasleak hizkuntzarekiko eta kulturarekiko harreman zuzenetan. Irakasleak ikasgelan prestatzen ditu ikasleak esperientziarako, kanpora bidaltzen ditu eginkizuna beren kasa egitera, eta ondoren, itzultzen direnean, hortik ahalik eta gehien ikasten laguntzen die. Ikasleak gai izango dira. Ingelesa bigarren hizkuntza ikasgelan landutako hizkuntz eta komunikazio estrategiak kanpoan, egoera errealetan, erabiltzeko: espresio, hitz eta item gramatikal berriak jasoko dituzte, eta baita lehen eskuko esperientziak kulturarekin. Baina, batez ere, ikasleek konfiantza hartuko dute gizartean aritzeko duten trebetasunaz.

HABEren liburutegian

Comments