Europako Erreferentzia Marko Bateratua

Publicado: viernes, 29 de julio de 2005, 12:55
Europako Marko Bateratua

Asko dira gure herrian euskara ikastera hurbildu diren ikasleak eta asko izango dira hemendik aurrera ere hurbilduko direnak. Guztientzat eta horien ikasprozesuaz arduratzen direnentzat premiazko tresna da Europako Erreferentzia Marko Bateratua. Gure hizkuntza, eta baita ere beste edozein hizkuntza ikasten edo irakasten ari den orok gogoz hartuko du liburu garrantzitsu honen euskarazko itzulpena.

2001ean argitaratu zen jatorrizko bertsioa, eta harrezkero, liburu horretara edo ondorengo beste zenbait itzulpenetara jo dute, behin eta berriz, hizkuntzen irakaskuntzan lanean jardun dutenek liburuaren mamiaz baliatzera. Lau urte igaro dira lehen argitalpenetik eta, zorionez, hemen dugu euskarazkoa.

https://doi.org/10.54512/EEMB-2005

Mostrar comentarios

Otros contenidos interesantes

Council of Europe

Europako Kontseiluaren ekimenak Europako Erreferentzia Marko Bateratua dela-eta

Zenbait ekimen antolatu ditu eta antolatuko ditu Europako Kontseiluak Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta horren Liburu Osagarriaren inguruan, web-mintegiak eta Nazioarteko konferentziak besteak beste.
EEMB LO 2022

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa. Liburu osagarria.

Argitalpen honen bidez eguneratu da Europako Erreferentzia Marko Bateratua (jatorrizko argitalpena, 2001ekoa; euskarazkoa, berriz, 2005ekoa). Dena den, horren marko kontzeptualak indarrean segitzen du. Testua, Europako Kontseiluaren baimenarekin sortu eta erabili da. https://doi.org/10.54512/EEMBLO-2022