Irakasbil
Argitalpenak
Erosotasun-gunetik harago: hizkuntza-aniztasuna, itzulpena eta bitartekotza, gaitasun eleaniztuna sustatzeko
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- e-Hizpide zenbakia:
- 96
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- e-Hizpide zenbakia:
- 96
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bisitak: 2222
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Azpititulatutako telesailak ikustean edo kanta ezagunen hitzak atzerriko hizkuntza batean ikastean gertatzen den bezala, hedabideek errealitate eleaniztun globalak adierazten dituzte. Dena den, ez dago beti argi irakasleek nola probestu ditzaketen ikasleen hizkuntza-aniztasunaren esperientzia horiek atzerriko hizkuntzako ikasgelan. Itzulpengintza irakasteko orduan ikuspegi eleaniztun bat txertatzea baliagarria izan daiteke ikasleei erakusteko itzulpengintzako arazo bat nola ebatz daitekeen hainbat hizkuntzatan. Horrek hizkuntza-aniztasunaz kontzientzia hartzen laguntzen du, eta gaitasun eleaniztunak sustatzen ditu, ikasleek hizkuntzen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatu behar baitituzte, eta hizkuntzen eta kulturen arteko loturak egin. Artikulu honetan, ikas-unitate bat aurkeztuko dut, auto-hausnarketa eta Ikus-Entzunezko Itzulpen Eleaniztuna (IEIE) lantzeko jarduerez osatua, eta hizkuntza-aniztasuna atzerriko hizkuntzako curriculumean txertatzeko eta irakasleak trebatzeko erabil daitekeena. Horrelako programa batek hizkuntza-aniztasunarekiko eta eleaniztasunarekiko kontzientzia garatzeko zenbait modu eskaintzen dizkie irakasleei, eta irakasleak eta ikasleak beren erosotasun-gunetik harago joatera bultzatzen ditu, testuen itzulpen eleaniztunak jorratzen dituztenean.
https://doi.org/10.54512/TSSW3262
Jatorrizko argitalpena
Muñoz-Basols, J. (2019). Going beyond the comfort zone: multilingualism, translation and mediation to foster plurilingual competence. Language, Culture and Curriculum, 32 (3), 299-321. https://doi.org/10.1080/07908318.2019.1661687



