Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria eta ekintzara bideratutako ikuspegia

Argitaratua: osteguna, 2024(e)ko uztailaren 4(e)an, 13:44(e)tan
Brian North

Artikulu honetan, labur deskribatuko da zer den Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria, zer eduki dituen, zer paradigma-aldaketa sustatu nahi duen eta nola garatu den. Halaber, ekintzara bideratutako ikuspegia landuko da; ikuspegi orokorra emateaz gain, "gizarte-eragile" kontzeptua azalduko da eta, azkenik, ikuspegiaren hiru alderdi nagusiak eztabaidatuko dira: posibilitateak (affordances), eragiletza (agency) eta ataza kolaboratiboak. 

https://doi.org/10.54512/REIX3225

JATORRIZKO ARGITALPENA

North, B. (2022). The CEFR Companion Volume and the action-oriented approach. Italiano LinguaDue, 14(2). https://doi.org/10.54103/2037-3597/19566

Aldizkariaren eta egilearen baimenaz egokitua, itzulia eta argitaratua.

Beste eduki interesgarriak

Neus Figueras

Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria: laburpen txiki bat eta irakaskuntzan eta ebaluazioan izan dezakeen eragina

Artikulu honek Europako Kontseiluaren "Common European Framework of Reference for Languages; Learning, teaching, assessment – Companion Volume" argitalpenaren eduki garrantzitsuenak deskribatzen ditu, eta liburua egiteko jarraitu den prozesua azaltzen; eduki horiek dagokien testuinguruan kokatzen ditu, eta aztertzen du nola eragin dezaketen irakaskuntza- eta ebaluazio-arloetan epe motz, ertain eta luzera. Ingeleseko behin betiko bertsioa 2020an plazaratu zen. Gaztelaniaz eta euskaraz, berriz, 2021ean izango da. "Hizkuntzan ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria" izango du azken horrek izenburu. https://doi.org/10.54512/PLWL2687
EEMB LO 2022

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa. Liburu osagarria.

Argitalpen honen bidez eguneratu da Europako Erreferentzia Marko Bateratua (jatorrizko argitalpena, 2001ekoa; euskarazkoa, berriz, 2005ekoa). Dena den, horren marko kontzeptualak indarrean segitzen du. Testua, Europako Kontseiluaren baimenarekin sortu eta erabili da. https://doi.org/10.54512/EEMBLO-2022
Itzulpen Saila 57

Ekintzara bideratutako ikuspegia. Hizkuntz hezkuntzaren ikuspegi dinamikoa

"Ekintzara bideratutako ikuspegia. Hizkuntz hezkuntzaren ikuspegi dinamikoa" liburua da Itzulpen Saila bildumaren 57. zenbakiduna. "The Action-oriented approach. A dynamic vision of Language Education" da jatorrizko argitalpenaren izenburua, Multilingual Matters-ek argitaratua. Bakun izan da liburu honen itzultzailea. Azpimarratzekoa da EEMB eta EEMB LOarekin lan honek duen lotura argia.
IS 57

Ekintzara bideratutako ikuspegia

Itzulpen Saila 57. zenbaki moduan argitaratu zuen HABEk 2022an Piccardo eta North adituen "Ekintzara bideratutako ikuspegia. Hizkuntz hezkuntzaren ikuspegi dinamikoa" erreferentziazko liburuaren euskarazko bertsioa, lan honek Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarriarekin (EEMB LO) duen lotura argia dela-eta. IRAKASBILen, ekintzara bideratutako ikuspegiaz eta Europako Kontseiluari buruzko sarrera bat eman zen argitara 2023ko apirilean, besteak beste ekintza-ikuspegiak berariazko orrialdea baitu Europako Kontseiluaren webgunean. Liburua bere osoan arretaz irakurtzea komeni bada ere, sarrera honetan ekintzara bideratutako ikuspegiaren alderdi batzuk nabarmenduko dira. Orri-barrenean, liburuaren 1. eranskina dago eskuragarri