Hezkuntza-laguntza espezifikoak eta irisgarritasuna: helduen euskalduntzerako zenbait helduleku

Argitaratua: Tuesday, 20 February 2024, 10:39 AM
Irune Ibarra Lizundia

Unibertsitatetik kanpoko eskolatze-eredu bat proposatzen du Euskal Hezkuntza-sistemak, hezkuntza pertsona guztiengana iristeko eta ikuspegi inklusibotik modu pertsonalizatuan erantzuteko. Horrela, hezkuntza-laguntza espezifikoak behar dituzten ikasleen erregistroa egiten ari dira, haien tipologien araberakoa, eta askotariko beharrei hezkuntza-erantzuna ematen. Unibertsitateak ere ildo beretik ari dira, aurretiko hezkuntza-mailetan emaniko laguntzekin bat egiten. Izan ere, “irisgarritasun unibertsala”, “irisgarritasun kognitiboa” eta “Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala” kontzeptuek paradigma-aldaketa ekarri dute. Euskadik ere irisgarritasun unibertsala bultzatzeko konpromisoa dauka hartuta eta bizialdi osoko ikaskuntzaren legean orientazio-sistema integratua planteatu zen. Bestalde, euskara ikastea edo hobetzea aukera bat da 16 urtetik aurrera eta oso garrantzitsua da zeregin honetan pertsona guztiei behar duten hezkuntza-laguntza ematea eta baliabideak jartzea. Artikulu honetan, esparru horretarako zenbait helduleku proposatuko dira. 

https://doi.org/10.54512/KSUA6830

Comments