“Jardun bikoa helduen euskalduntzean” ibilbideko ikastaroen barrenetik

Publicado: jueves, 6 de junio de 2024, 09:43
Marga Ibáñez eta Andoni Tolosa

HABEk azken urteotan antolatutako “Jardun bikoa helduen euskalduntzean” ibilbideko ikastaroen barruan burutu zen jarduera kolaboratibo baten azalpena jasotzen du artikuluak, Irakasbil atarian argitara emandako bideoen azpiko testuinguru teorikoa eta azken helburua, hain zuzen. Online ikas-irakas ereduaren eremuko aditu bat elkarrizketatu behar zuten proposatutako jardueran. Eginkizun hori gauzatzeko prozedurak urratsez urrats azaltzen dira eta atal bakoitza nola lotzen den Zimmerman-en eta Salmon-en eredu teorikoetako faseekin; halaber, partaideak gidatu zituen metodologia aktiboa eta elkarlanak ikaslearen autonomiaren garapenean duten eragina aztertzen dira. Partaide batzuen hausnarketak  ere jasotzen ditu artikuluak, praktika gogoetatsuaren bidez elkarlanaren eta autonomiaren garapenaren arteko erlazioa ikusaraztea baitzen azken helburua. 

https://doi.org/10.54512/DBFV3469


Otros contenidos interesantes

Jardun bikoa logoa

Jardun bikoa helduen euskalduntzean: 2023-2024 ikasturtea (2. edizioa)

Aurtengo urtarriletik maiatzera bitartean burutu da "Jardun bikoa helduen euskalduntzean ikastaroa (1. edizioa)", eta, orain, bigarrenez eskaini nahi dugu berariazko prestakuntza, helduen euskalduntzean euskara-eskolak ematen ari diren irakasleak jardun bikoan prestatzeko. Bigarren aldi honetan, 2023ko urritik 2024ko martxora bitartean gauzatuko da ikastaroa. Prestakuntza-eskaintza elkarren osagarri diren bi ikastarok osatzen dute, online egingo dira, betiere praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2023ko irailaren 4tik 19ra bitartean izango da.
JB helduen euskalduntzean_3. ataleko logoa

“Jardun bikoa helduen euskalduntzean” ikastaroetako ikasleen lanak

2023ko urritik 2024ko martxora burutu dira “Jardun bikoa helduen euskalduntzean” ibilbideko ikastaroak. Ataletako batean, ikaslearen autonomia sustatzeari dagokionean hain zuzen, talde-lan bat egin behar izan dute partaideek: aditu bat elkarrizketatu online eta solasaldia bideo edo audio batean jaso. Gainera, elkarrizketa hori iragartzeko kartela egin dute aldez aurretik. Sarrera honetan, zazpi taldeek egindako lanaren emaitza aurkeztuko da. Bestalde, laster emango da argitara tutoreek idatzitako artikulu bat; egindakoaren oinarrian dagoena azalduko da bertan.