Ikaskuntza-kontratua

Argitaratua: Monday, 11 December 2023, 9:32 AM
Kerry Mc Kevitt eta Rut Vázquez

Sblendid proiektuaren baitako beste emaitza bat aurkeztuko da artikulu honetan: ikaskuntza-kontratua. Galiziako Hizkuntza Eskola Ofizialetako (HEO) bi irakaslek hartu zuten parte horren lanketan. Ikaskuntza-kontratua zer den, zertarako balio duen eta dituen abantailak eta desabantailak azaltzeaz gain, zenbait eredu aipatuko eta eskainiko dira. 

https://doi.org/10.54512/LCGD9025

Beste eduki interesgarriak

Alicia Eizaguirre eta DIana Pastoriza

SBLENDID proiektua. Jardun bikoa praktika-komunitate baten oinarri

"Erasmus+ KA104 SBLENDID" partzuergoa jardun biko irakaskuntzaren inguruan Galiziako hamar Hizkuntza Eskola Ofizialen eta CAFI (Centro Autonómico de Formación e Innovación) erakundearen arteko lankidetzaren emaitza da. Bi urtez koordinatu den lanari esker, irakasleentzako berariazko prestakuntza eskaini da (hala nola web-mintegiak, online ikastaroak eta atzerrian egindako behaketak); halaber, baliabide-sorta bat eta eredu horretarako prestakuntza-ibilbide bat gauzatu dira. Artikulu honetan, proiektua nola garatu den azaltzeaz gain, emaitzak ─adibidez, diseinatutako baliabideak─, ondorioak eta proposamenak aurkeztuko dira. https://doi.org/10.54512/TXOO7073