SBLENDID proiektua. Jardun bikoa praktika-komunitate baten oinarri

Publicado: miércoles, 11 de octubre de 2023, 11:17
Alicia Eizaguirre eta DIana Pastoriza

"Erasmus+ KA104 SBLENDID" partzuergoa jardun biko irakaskuntzaren inguruan Galiziako hamar Hizkuntza Eskola Ofizialen eta CAFI (Centro Autonómico de Formación e Innovación) erakundearen arteko lankidetzaren emaitza da. Bi urtez koordinatu den lanari esker, irakasleentzako berariazko prestakuntza eskaini da (hala nola web-mintegiak, online ikastaroak eta atzerrian egindako behaketak); halaber, baliabide-sorta bat eta eredu horretarako prestakuntza-ibilbide bat gauzatu dira. Artikulu honetan, proiektua nola garatu den azaltzeaz gain, emaitzak ─adibidez, diseinatutako baliabideak─, ondorioak eta proposamenak aurkeztuko dira.

https://doi.org/10.54512/TXOO7073

Otros contenidos interesantes

Aldao & Calvo

H5P jarduerak hizkuntzen eskolarako

Hizkuntzak derrigorrezko hezkuntza-etapa ezberdinetan ikasten dira; are, bizialdi osoko errealitatea ere bada ikaskuntza hori. Moodle bezalako ikaskuntza-inguruneek aukera ematen diete herritarrei ikastaroak online edo jardun biko ereduan egiteko eta, ondorioz, horrelako inguruneak erabiltzeak etengabeko ikaskuntzarako sarbidea erraztu du mundu osoan. Hala ere, plataformaren oinarrizko funtzionaltasunek, elkarreragin txikia dutenez, beti ez dute lortu ikasleen motibazioa mantentzea. Moodle barruan H5P plugina sartzeak aukera berriak ekarri ditu ikastaroak edo, besterik gabe, jarduerak diseinatzeko, eta, horrela, ikasleen interesari eusteko eta ikaskuntza esanguratsua sortarazteko. https://doi.org/10.54512/CNKH6043
Gago et al.

Hizkuntza Eskola Ofizialetan eskola-uztea: hiru esperientzia, helburu bera

Artikulu honek ikusgaitasuna eman nahi die Galiziako Autonomia Erkidegoko hiru hizkuntza-eskola ofizialek (HEO) Erasmus+ proiektuen esparruan ikasitakoari eta egindako gogoetei, bai eta haietako bakoitzak abiarazitako ekintzei ere. Vilagarcía de Arousako HEOaren, Monforteko HEOaren eta Lugoko HEOaren ekimenak izan dira, motibazio eta helburu berei erantzun dizkietenak: HEOek oro har duela urte batzuetatik hona pairatzen duten eskola-uzte erregular eta etengabea identifikatzea, ulertzea eta arintzea. https://doi.org/10.54512/XWPY1413
Barreiro et al

Behaketa-taula: gogoetarako eta hobekuntzarako funtsezko tresna atzerriko hizkuntzen didaktika mistoan

Pontevedrako Hizkuntza Eskola Ofizialean behaketaz burututako hausnarketaren eta talde-lanaren emaitza aurkeztuko dute artikulu honetan bertako lau irakaslek. Hasitako prozesua gerora SBLENDID proiektuaren baitan burutu da. Horregatik, jardun biko ereduan ardaztu da azkenean gogoetarako eta hobekuntzara bideratutako kontrol-zerrenda gisa egindako ikastaroen behaketa-taula. https://doi.org/10.54512/TJQW8186
Deirdre Barry-Murphy

Jardun biko eredua erakunde hezitzailearen ikuspegitik

Hizkuntza Eskola Ofizialek beren hezkuntza-eskaintza malgutzeko moduak bilatzen dituzte etengabe ikasleak erakartzen jarraitu ahal izateko. Jardun biko ikastaro batean aritzeko aukerak erantzun egiten dio ikasleek hezkuntza-eskaintza aldatzeko eta IKTek eskaintzen dituzten aukerak erabiltzeko egindako eskaerari. Argiak dira ikasleentzat jardun biko ikastaro baten abantailak; ondorioz, onarpen handia izan du eta asko hedatu da eredua. Baina irakasleentzat eta eskolentzat, gauza bera esan dezakegu? Jardun biko irakaskuntza Hizkuntza Eskola Ofizialetan nola txertatzen/integratzen den aztertuko dugu, erakunde hezitzailearen ikuspegitik. https://doi.org/10.54512/NVFP8635
Marta Gago

Jardun biko ereduan arrakasta izateko aholkuak

SBLENDID proiektu osoaren planteamendua elkarlaneko taldekatzeetatik abiatu zen, lankidetza-lanaren oinarri baitziren. Horrela, elkarrizketa- eta sorkuntza-fasean, eta jasotako prestakuntzaren ondoren, parte hartu zuten irakasle gehienak taldetan antolatu ziren, SBLENDID proiektuan parte hartzen zuten pertsona guztientzako baliabide-banku komun batean bilduko ziren zenbait produktu elkarrekin egiteko. Hala, artikulu honetan azalduko da produktu horietako bat: jardun biko ereduan arrakasta izateko aholkuen dekalogo bat. https://doi.org/10.54512/JSMS6283
Kerry Mc Kevitt eta Rut Vázquez

Ikaskuntza-kontratua

Sblendid proiektuaren baitako beste emaitza bat aurkeztuko da artikulu honetan: ikaskuntza-kontratua. Galiziako Hizkuntza Eskola Ofizialetako (HEO) bi irakaslek hartu zuten parte horren lanketan. Ikaskuntza-kontratua zer den, zertarako balio duen eta dituen abantailak eta desabantailak azaltzeaz gain, zenbait eredu aipatuko eta eskainiko dira. https://doi.org/10.54512/LCGD9025
Luís Antonio Xuncal Pereira

Erreminta digitalen bilduma

Sblendid proiektuaren baitan erreminta digitalen bilduma bat osatu zen. Teknologien eremuan aukera ugari zegoenez, hautaketarako irizpideak azalaraziko dira artikuluan baita hautatuen sailkapena egitekoak. Halaber, "Genial.ly" esparruan egindako bilduma bera eskuratzeko esteka dago. https://doi.org/10.54512/AIWA4882
Diana Pastoriza

H13-23. Jardun biko esperientziak (1): Sblendid proiektua (bideo-laburpena)

H13-23 udako ikastaroaren saioetako batean jardun bikoan maila desberdinetako esperientziak aurkeztu ziren. Bideo honetan, CAFIko DIana Pastoriza "Sblendid" proiektuaz mintzatzen da.