Jardun biko eredua erakunde hezitzailearen ikuspegitik

Argitaratua: mercredi 22 novembre 2023, 16:10
Deirdre Barry-Murphy

Hizkuntza Eskola Ofizialek beren hezkuntza-eskaintza malgutzeko moduak bilatzen dituzte etengabe ikasleak erakartzen jarraitu ahal izateko. Jardun biko ikastaro batean aritzeko aukerak erantzun egiten dio ikasleek hezkuntza-eskaintza aldatzeko eta IKTek eskaintzen dituzten aukerak erabiltzeko egindako eskaerari. Argiak dira ikasleentzat  jardun biko ikastaro baten abantailak; ondorioz, onarpen handia izan du eta asko hedatu da eredua. Baina irakasleentzat eta eskolentzat, gauza bera esan dezakegu? Jardun biko irakaskuntza Hizkuntza Eskola Ofizialetan nola txertatzen/integratzen den aztertuko dugu, erakunde hezitzailearen ikuspegitik.

https://doi.org/10.54512/NVFP8635

Beste eduki interesgarriak

Alicia Eizaguirre eta DIana Pastoriza

SBLENDID proiektua. Jardun bikoa praktika-komunitate baten oinarri

"Erasmus+ KA104 SBLENDID" partzuergoa jardun biko irakaskuntzaren inguruan Galiziako hamar Hizkuntza Eskola Ofizialen eta CAFI (Centro Autonómico de Formación e Innovación) erakundearen arteko lankidetzaren emaitza da. Bi urtez koordinatu den lanari esker, irakasleentzako berariazko prestakuntza eskaini da (hala nola web-mintegiak, online ikastaroak eta atzerrian egindako behaketak); halaber, baliabide-sorta bat eta eredu horretarako prestakuntza-ibilbide bat gauzatu dira. Artikulu honetan, proiektua nola garatu den azaltzeaz gain, emaitzak ─adibidez, diseinatutako baliabideak─, ondorioak eta proposamenak aurkeztuko dira. https://doi.org/10.54512/TXOO7073