Behaketa-taula: gogoetarako eta hobekuntzarako funtsezko tresna atzerriko hizkuntzen didaktika mistoan

Argitaratua: mercredi 15 novembre 2023, 12:48
Barreiro et al

Pontevedrako Hizkuntza Eskola Ofizialean behaketaz burututako hausnarketaren eta talde-lanaren emaitza aurkeztuko dute artikulu honetan bertako lau irakaslek. Hasitako prozesua gerora SBLENDID proiektuaren baitan burutu da. Horregatik, jardun biko ereduan ardaztu da azkenean gogoetarako eta hobekuntzara bideratutako kontrol-zerrenda gisa egindako ikastaroen behaketa-taula.

https://doi.org/10.54512/TJQW8186

Beste eduki interesgarriak

Alicia Eizaguirre eta DIana Pastoriza

SBLENDID proiektua. Jardun bikoa praktika-komunitate baten oinarri

"Erasmus+ KA104 SBLENDID" partzuergoa jardun biko irakaskuntzaren inguruan Galiziako hamar Hizkuntza Eskola Ofizialen eta CAFI (Centro Autonómico de Formación e Innovación) erakundearen arteko lankidetzaren emaitza da. Bi urtez koordinatu den lanari esker, irakasleentzako berariazko prestakuntza eskaini da (hala nola web-mintegiak, online ikastaroak eta atzerrian egindako behaketak); halaber, baliabide-sorta bat eta eredu horretarako prestakuntza-ibilbide bat gauzatu dira. Artikulu honetan, proiektua nola garatu den azaltzeaz gain, emaitzak ─adibidez, diseinatutako baliabideak─, ondorioak eta proposamenak aurkeztuko dira. https://doi.org/10.54512/TXOO7073
María Fernández González

H13-23. Jardun biko ikastaroetarako behaketa-taula (bideo-laburpena)

H13-23 udako ikastaroaren saioetako batean jardun biko ereduko ikastaroak behatzeko taula batez aritu zen Pontevedrako HEOko María Fernández González. Bideo honetan, kontrol-zerrenda erako taula aurkezteaz gain, bere esperientzian oinarritutako adibideak jartzen ditu eta, azken finean, eredu horren gakoak aztertzen ditu.