Online lankidetza-koaderno bat, irakasleen gaitasun digitala garatzeko bideari ekiteko

Argitaratua: Tuesday, 27 June 2023, 2:01 PM
Vicenta González & Manuela Mena

COVID-19ak agerian jarri zuen irakasleek, eta oro har gizarteak, gabeziak dituztela gaitasun digitaletan, bizi ditugun egoerei erantzun egokiak eman ahal izateko. Ondorioz, irakasleen gaitasun digitalaren garapena lehentasunezko helburu bihurtu da hezkuntza-eremuan diharduten pertsonen etengabeko prestakuntzan. Helburu hori lortzeko, zenbait tresna proposatuko ditugu, eta guztiak jasoko dira behaketa- eta lankidetza-koaderno batean: beharren analisian oinarritzen den lan-plana, autoebaluazio-galdetegiak, irakaskuntza-lanaren behaketa sistematikoa, hausnarketa-praktikaren erabilera eta, azkenik, behatutakoa oinarri hartuta, parekoen arteko atzeraelikadura edo esperientzia handiagoa duen irakasle batek egindakoa.

https://doi.org/10.54512/QNQN5250

Comments

    Beste eduki interesgarriak

    Iñaki Murua

    Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleen gaitasun digitalak, IKANOS proiektuaren ikuspegitik

    Eusko Jaurlaritzak indarrean jarritako IKANOS proiektuak bide ematen du nork bere gaitasun digitalen berri izateko. Bestalde, interesgarria da jakitea nondik abiatzen garen prestakuntza-jarduerak edota Sarean gauzatu behar diren bestelako proposamenak egin aurretik. Hala, bi bideak uztartzeari interesgarri iritzi genion, eta gauzatu egin zen IKANOS eta HABEren arteko elkarlaneko egitasmoa 2015eko azarotik 2016ko otsailera bitartean. Artikulu honetan, “gaitasun digitalak” moduko kontzeptuak argitu ondoren, IKANOSi buruzko zertzelada nagusiak emango dira, baita egindako lanaren eta emaitzen berri laburbildu ere.
    Jaume Batlle

    Parekoen behaketa irakasleen garapen profesionalean: Video Enhanced Observation (VEO) sistemarekin egindako esperientzia praktiko bat

    Parekoen behaketa gero erabiliagoa da ikastetxeetan irakasleen garapen profesionalerako praktika gisa. Gogoeta egitea barne hartzen duenez, irakasleek eskolan egin duten lanari eta izan duten jokabideari buruzko gogoeta egin dezakete behaketa modu honi esker, ikasgelan gertatu dena behatuz eta eztabaidatuz. Hala ere, sarritan, irakasle askok ez dute era horretako prestakuntza-ekintzetan parte hartu nahi izaten, behatuak izateak beldurra edo erreparoa ematen dielako. Parekoen behaketaren ezaugarriak analizatzea da artikulu honen xedea, irakurleak sakonago ezagutu ahal izan dezan zer esan nahi duen eta zer eskaintzen dion irakasleen garapen profesionalari. Halaber, parekoen behaketaren ezaugarriak jorratu ondoren, Video Enhanced Observation (VEO) aurkeztuko da. Ikasgelako saioak bideoan grabatzeko aplikazio mugikor bat da, klasean zehar gertatzen diren elementuak eta ezaugarri bereziak etiketatzeko aukera ematen duena, behaketa-prozesua eta, batez ere, behaketaren ondorengo eztabaida, errazagoa, arinagoa, malguagoa eta zehatzagoa izan dadin.
    Cuesta & González & Pujolà

    Irakaskuntzako portfolio digitala: irakasleen etengabeko prestakuntzarako ingurunea

    Gaur egun, irakasle baten prestakuntza irakaskuntza-nortasuna eraikitzeko etengabeko prozesutzat ulertzen da eta bizitza profesional osoan gauzatzen da. Ikuspegi horretatik begiratuta, irakaskuntzako portfolio digitala prozesu horretan guztian lagunduko digun tresna da, hasierako prestakuntzan hasi eta gure etengabeko garapen profesionalean lagunduko diguna, moldakorra, malgua, irekia eta dinamikoa delako. Gainera, portfolioa digitalki eraikitzeak aukera ugari ematen dizkigu aktiboki parte hartzeko gure irakaskuntza-jardunaren inguruko gogoeta eta lankidetzako egoeretan, eta, beraz, baita gure garapen profesionalean ere. Artikulu honetan, irakaskuntzako portfolio digitala zer den, zertarako balio duen eta zer egitura, tipologia eta ezaugarri dituen deskribatzen da. Halaber, hura digitalki eraikitzearen aukerak eta abantailak nabarmentzen dira, bai hasierako prestakuntzan bai etengabeko garapen profesionalean. Bestalde, portfolioa egitean kontuan hartu beharreko zenbait aholku ere ematen dira. https://doi.org/10.54512/INGR9917