Dislexiaren paradoxa bigarren hizkuntzaren / atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan

Argitaratua: asteazkena, 2023(e)ko ekainaren 21(e)an, 14:08(e)tan
Diego Paniagua

Artikulu honen helburua da dislexia duten ikasleentzat bigarren hizkuntzaren (H2) / atzerriko hizkuntzaren (AH) irakaskuntza nolakoa den zehaztea eta irakasleei estrategiak, metodologiak, esku hartzeko gidalerroak eta hezkuntza-baliabideak ematea esku-hartze hori kalitatez egin ahal izateko; izan ere, nahasmendu hori (irakurtzean hitzak deskodetzeko eta arin berreskuratzeko zailtasunak izatea eta irakurtzeko erraztasunean, prosodian, idazketan eta ortografia arbitrarioaren erabilera egokian arazoak izatea du ezaugarri), beste oztopo bat gehiago da hizkuntza gehigarrien ikaskuntzan, dauden arazoak aldez aurretik jatorrizko hizkuntzan izandakoen emaitza baitira.

https://doi.org/10.54512/GXKC9594



Erakutsi iruzkinak
  • basque school of barakamarga ibáñez - og., 2023(e)ko ekaren 22(e)an, 19:33(e)tan
    Oso ona, bazen garaia gai honi heltzeko. Formakuntza beharko dugu irakasleok. Eskerrik asko.

Beste eduki interesgarriak

101 preguntas liburuaren azala

Nola eman eskolak dislexiadunei euskaltegietan?

"101 preguntas para ser profe de ELE" liburuaren 79. puntuan behar bereziak dituzten pertsonei bigarren hizkuntzaren bat irakasteak dituen berezitasunak aipatzen dira. Izan ere, arrazoi fisiko, kognitibo, sentsorial edo psikikoak direla-eta, zenbait ikaslek laguntza berezia behar izaten dute ikas-irakas prozesuan, eta komenigarria da zenbait neurri hartzea, ikasgelan baztertuak senti ez daitezen eta hizkuntza ikasteko orduan aurrerapenak egin ditzaten.