Hizkuntza-eskakizunak funtzio eta atazen arabera: Uliazpi_Monografiak 5

Argitaratua: Friday, 17 September 2021, 12:16 PM
Uxue Zalbidea Olabarri

Lehengoan iragarritakoari jarraikiz, e-Hizpide aldizkarian ere monografien ildoari ekitea erabaki da. Hizkuntza-eskakizunak funtzio eta atazen arabera: Uliazpi ikerketa-lana da lehendabizikoa.

Hala, Uxue Zalbidea Olabarrik helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bekaldian 2018 eta-2019an HABEn egindako ikerketaren emaitza duzu Monografiak 5  honetan, aldez aurretik e-HIZPIDE aldizkariaren 94. zenbakian argitaratutako artikulua osatu eta ikuspegi osoagoa emateko asmoz.

https://doi.org/10.54512/ZUJR1756
Oharra: erantsita dagoen pdf fitxategiandokumentuan nabigatzeko aukera dago.


Comments

    Beste eduki interesgarriak

    Uxue Zalbidea

    Hizkuntza-eskakizunen egiaztatzegintza aztergai

    Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioko hizkuntza-eskakizunen sistemaren desoreka kezka-iturri bilakatu da azken bolada honetan. Ikusi da EAEko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretuak ezartzen duena ez dela beti kontuan hartzen; izan ere, zenbait kasutan hizkuntza-eskakizunak kidegoaren arabera ezartzen dira lanpostuen funtzioei erreparatu gabe. Abian jarri den ikerketa baten berri emango da artikulu honetan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Uliazpi erakundearen azterketan oinarrituta, honako hau landuko da: administrazioko langileen behar komunikatiboen araberako hizkuntza-eskakizunen ezarpena eta trebetasunkako egiaztapenari ateak ireki beharko litzaizkiokeen
    eHIZPIDE

    e-Hizpide: monografiak

    Hogei urte igaro dira HABEk HIZPIDE aldizkariaren azken monografikoa argitara eman zuenetik. Lau zenbaki plazaratu ziren 1991-2001 bitartean, aldizkariaren ohiko zenbakietako edukiak osatuz. Orain, eta 2016an aldizkariak mundu digitalera egindako jauziarekin bat eginez, berriz ere monografien ildo hari ekitea erabaki da, xede argi batekin: e-HIZPIDEren eremuan artikulu baten izaeratik harago dauden ekarpenak zabaltzea, aberasgarria izango delakoan euskalduntzearen esparrurako eta, oro har, hizkuntzen ikas-irakaskuntzarenerako. Horrela, bada, Irakasbil atari honetan jasoko dira "Monografiak eta Ikerketak atalean", bai garai hartako zenbaki monografikoak, bai Hizpiden gai mononografiko gisa argitaratu zirenak, bai hemendik aurrera argitaratuko direnak.