ForVid ikerketa: bideoaren erabilera helduen euskalduntzean_Monografiak 9

Argitaratua: ostirala, 2023(e)ko uztailaren 7(e)an, 12:02(e)tan
Daniel Cassany - Iñaki Murua - Marc Urrutia

Hau adierazten du ForVid-ek: “bideoa ikasteko tresna gisa ikastegiaren barruan zein kanpoan”. Espainiako gobernuak finantzatutako ikerketa-proiektu bat izan da (RT2018-100790-B-100), Pompeu Fabra Unibertsitateak kudeatua, 2020ko martxoaren 1etik 2022ko irailaren 30era. Daniel Cassany izan da ikertzaile nagusia. Bideoaren erabilera eskolan aztertu da eta bi zati nagusi izan ditu. 

Lehendabizikoan, Kataluniako Bigarren Hezkuntzan gertatzen dena aztertu da. Informazio zabalagorako ikus Cassany eta Shafirova (2021), besteak beste.

Bigarrenean, aldiz, esparru ez formaleko helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntza izan da ikerketarako eremu (bigarren hizkuntza edo hizkuntza gehigarria). Lehenengoarekin badu nolabaiteko loturarik baina berezko egokitzapenak izan ditu.

Espainiera eta katalana izan dira hasiera batean hautatutako hizkuntzak. Mundu zabalean ELE (edo “español como lengua extranjera”) eremuko irakasleei zabaldu zaie galdetegia Survey Monkey sistemaren bidez eta prest egon diren zenbaitekiko elkarrizketekin informazioa osatzeko aukera izan da. Horrez gain, partaideekiko edota inplikatuekiko data session direlakoak antolatu dira: datuak gordin aurkeztu zaizkie esparru bakoitzeko irakasle, agintari edota adituei, euren irakurketaren berri izateko.

Hori horrela, euskararen esparrua aztertzeko aukera izan denez, HABEk parte hartu du ikerketan eta helduen euskalduntzea ere jorratu da lanean. Horretarako, teknikari bat aritu da ikertzaile-taldean. Arestian esan bezala, ahalik eta eremurik zabalenera hedatu nahi izan da ikerketa, beste bi hizkuntzetan egindakoari jarraikiz. Euskarari dagokionez, Euskal Erkidego Autonomoan helduen euskalduntzearen sektorean ezezik, Hizkuntza Eskolen eremura ere zabaltzea izan da asmoa. Halaber, Nafarroa, Espainiako gainontzeko lurraldeak, Iparraldea, Euskal Etxeak eta Unibertsitateetako Irakurletzak ere hartu dira aintzat.

Azkenik, galegoaren eremuan egoera zertan den aztertzea erabaki da, ikuspegi osatzeko asmoz.

Guztira, 1.658 irakaslek erantzun diote galdetegiari lau hizkuntzak kontuan hartuta. Ikerketa bukatutakoan, emaitzak plazaratzeko bide desberdinak egon dira, hala nola laguntza eman duten erakundeei egindako aurkezpenak edo proiektuaren webgunea https://sites.google.com/view/forvid/documents?authuser=0. ForVid Eus euskararen esparruko ikerketaren emaitzak aurkeztuko dira monografiko honetan.

AURKIBIDEA

AURKEZPENA

LANKIDEAK

I. SARRERA

1. Aurrekariak 

1.1. Azterlanak eta ikerketak

1.2. HABE eremua

2. ForVid ikerketa. 13

2.1. Abiapuntua

2.2. FORVID bigarren hezkuntzen esparruan

2.3. Egindako galdeketa

2.4. Emaitzen aurkezpena egiteko era

II. DATU NAGUSIAK

1. Azalpen orokorra 

2. FORVID EUS galdeketa: Populazioa eta erantzunak

3. FORVID EUS galdeketa: Erantzun duten pertsonen profila

4. Emaitza orokorrak

III. BIDEOAK IKUSTEA

1. Laburpen orokorra

2. Galdeketa atalez atal

IV. IKASLEEK BIDEOAK GRABATZEA

1. Laburpen orokorra

2. Galdeketa atalez atal

V. IRAKASLEEK BIDEOAK GRABATZEA

1. Laburpen orokorra

2. Galdeketa atalez atal

VI. AMAIERAKO OHARRAK ETA GOMENDIOAK

1. Bideoak ikustea.

2. Ikasleek bideoak grabatzea.

3. Irakasleak bideoak grabatzea.

VII. BIBLIOGRAFIA

ERANSKINA (erabilitako galdeketa)


https://doi.org/10.54512/WXEQ9467



Beste eduki interesgarriak

ForVid

Bideoaren erabilera aztertzeko ForVid ikerketa helduen euskalduntzean

Eskoletan bideoaren erabilera aztertzea da ForVid ikerketaren helburua; Daniel Cassany da proiektuaren ikertzaile nagusia. Helduen euskalduntzeari dagokionez, HABE ere partaide da proiektuan. Hala, borondatez eta era anonimoan erantzuteko online galdetegi bat iritsiko zaie laster helduen euskalduntzean ari diren euskara-irakasle guztiei.
Daniel Cassany, Iñaki Murua eta Marc Urrutia

Bideoaren erabilera helduen euskalduntzean ForVid ikerketaren argitan

Hizkuntzen hezkuntzan bideoaren erabilerari buruzko inkesta digital baten emaitzak laburbilduko ditugu artikulu honetan; euskara, katalana, gaztelania edo galegoa bigarren hizkuntza edo hizkuntza gehigarri gisa ikasten ari diren helduen esparru ez formala izan da aztertutakoa. 1.658 irakasle izan ditugu informatzaile guztira; 327 izan dira horien artean euskararen eremukoak. Bideoa erabiltzeko oinarrizko hiru modu hartu dira aintzat: eskolan besteren batek grabatutako bideoak ikustea, ikasleek bideoak grabatzea eta irakasleek bideoak grabatzea. Euskararen eremuko emaitzek erakutsi dutenez, irakasleen % 94k ikusten dituzte bideoak eskolan baina ikasleen % 13k eta irakasleen % 11k baino ez dituzte bideoak grabatzen. Emaitza horiek, oro har, bat datoz beste hizkuntzen lortutakoekin, baina badago desbideratzerik. Eskolako praktikarik prototipikoena azaleratzen du modalitate bakoitzaren azterketa zehatzak, helburuak, edukiak, ebaluazioa, ikasgelako dinamika (elkarreragina, idazketa) edota erabilitako bideo-mota barne. Halaber, eskolan gero eta modalitate, genero eta praktika berri gehiago ari direla sartzen nabarmentzen dute emaitzek. Interesaturik dagoenak e-Hizpide aldizkariaren 9. monografian du euskararen esparruko ikerketari buruzko informazio zabalagoa; ForVid proiektuaren webgunean bertan, berriz, gaztelaniari eta katalalanari dagozkien txostenak. https://doi.org/10.54512/YPYC9696