Azpititulazioa eta bikoizketa: bigarren hizkuntzak ikasteko estrategia motibagarriak

Publicado: jueves, 8 de octubre de 2020, 08:35
Natalia Contreras

Gure gizartean, gero eta leku handiagoa ari dira hartzen irudia zein teknologien eta sare sozialen erabilera demokratizatua. Halako gizartean, bada, bideoa ezinbesteko elementu bihurtu da hizkuntzen irakaskuntzan, eta oso eraginkorra eta motibatzailea gerta daiteke, planteamendu didaktiko sendoekin erabilita. Azpititulazioak eta bikoizketak —ikus-entzunezko itzulpenaren mundutik datoz modalitateok— hamar urtetik gora daramate bigarren hizkuntzen irakaskuntzari buruzko ikerketa didaktikoan, eta ikaslea jartzen dute ikaskuntzaren erdigunean, hura baita aktore nagusia. Lan honetan, modalitate horien egoera teorikoaren sarrera labur bat egingo da, eta hizkuntzen irakaskuntzarako eskuragai eta erabilgarri izan daitezkeen proposamen didaktikoen zenbait adibide emango dira.

https://doi.org/10.54512/JPOL5814

Mostrar comentarios
  • Ainara Maya UrrozAinara Maya Urroz - mié, 20 de oct de 2021, 10:01
    AZPITITULUAK ITZULIZ IKASTEN ETA IRAKASTEN

    Txekiako Unibertsitateko euskara-ikasleekin esperientzia pertsonal xumea kontatzera nator, hasierako mailetan euskara ikasten jarraitzera motibatzeko azpititulazioetarako itzulpenak egitea, eta euren hizkuntzan, txekieraz jartzea: GAZTA ZATI BAT eta GARTXOT. Zerbait praktikoa eta erabilgarria egitea ikasteko pizgarria da, eskolaz kanpoko ordu informal neurgaitz horietan.

    Azpitituluak itzuliz ez da soilik hizkuntza irakasten baizik eta hizkuntzaren testuinguru osoa, eta aukera bat da hizkuntza bat ikaskuntza ikaslearen egunerokotasunean txertatzeko eta ikasten ari diren berorri erabilgarritasun edo praktikotasun bat ikusteko, besteentzako zerbait baliagarria eginez alegia. Itzulpena, kasu honetan, bitarteko tresna da, besterik ez, baina horrek hizkuntza-aniztasunaren kontzientzia sustatzea du helburu, eta ikaslearen gaitasun eleaniztuna piztea, hizkuntzen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatuz eta hizkuntzen eta kulturen arteko lotura ezagutuz.

    Ikaskuntza baliabide hori bera baliatu nuen nik modu instintiboan unibertsitateko euskara-ikasleekin, eta euren motibaziorako GAZTA ZATI BAT dokumentala txekieraz itzultzea proposatu nien. Txekiako Unibertsitateko euskara-ikasle hasiberriak ziren, eta ikasten ari ziren ikasgaia, euskara eta euskal kultura, gizarteratzeko aukera eman nien. 2014ko udaberrian izan zen hori, eta dokumentalaren zuzendari Anjel Oiarbidek gaztelaniazko azpitituluak bidali zizkidan posta elektronikoz: GAZTA ZATI BAT subt. en castellano. Bitartekotza interlinguistikoa baliatu zuten hori egiteko, eta euskara eta txekieraren arteko tarteko hizkuntza ikasten ari zaren gaztelania hartu zuten.

    Ilusioz hartu zuten euren errealitatean baliagarri izango zen zerbait praktikoa burutzea ikasgelan, euren ama-hizkuntzara euskarazko produktu bat itzultzea alegia.

    Beraz, Interneteko baliabiderik gabe ikasle txekiarrek txekierara ongi aski itzuli zituzten GAZTA ZATI BAT dokumentalaren azpitituluak, eta balio izan zuen Euskal Herriko egoera politikoaz ere eztabaidatzeko eta gehiago jakiteko, baita euskara beraren ezagutza urria pixka bat handitzeko ere.

    HEOCak zer dio horretaz?
    Gaitasun estrategikoetan ikasprozesuaz jabetzea dakar, eta aurrera egiten duten ikasleek nola ikasten duten jakiteko interesa agertzen dute. Euskara ikastean, norberaren behar eta interesak deskubritzen eta finkatzen joaten dira, eta finkatze horretan motibazioa elementu afektiboen kontrola izatea esan nahi du. HEOCan motibazioa norberaren konfiantza akuilatzea dela esaten du, euskara ikasteko gaitasunari begira, eta kulturen arteko ezberdintasunez ohartzea ere bai. Beraz, itzulpena egiterakoan, jatorri- eta xede-hizkuntzaz gehiago jabetzen laguntzen ditu ikasleak, alderatzen ditugu bi hizkuntzak eta horrekin batera kulturak.

  • 2019anIñaki Murua - lun, 2 de may de 2022, 08:25
    UNEDeko irakasle den Noa Talaván Zanón-ek idatzitako Subtitular o doblar vídeos, una buena estrategia para aprender idiomas sarrera argitaratu dute The Conversation webgunean.
    Erreminta eta proiektu batzuen berri ere eman du bertan.

Otros contenidos interesantes

Javier Muñoz-Basols

Erosotasun-gunetik harago: hizkuntza-aniztasuna, itzulpena eta bitartekotza, gaitasun eleaniztuna sustatzeko

Azpititulatutako telesailak ikustean edo kanta ezagunen hitzak atzerriko hizkuntza batean ikastean gertatzen den bezala, hedabideek errealitate eleaniztun globalak adierazten dituzte. Dena den, ez dago beti argi irakasleek nola probestu ditzaketen ikasleen hizkuntza-aniztasunaren esperientzia horiek atzerriko hizkuntzako ikasgelan. Itzulpengintza irakasteko orduan ikuspegi eleaniztun bat txertatzea baliagarria izan daiteke ikasleei erakusteko itzulpengintzako arazo bat nola ebatz daitekeen hainbat hizkuntzatan. Horrek hizkuntza-aniztasunaz kontzientzia hartzen laguntzen du, eta gaitasun eleaniztunak sustatzen ditu, ikasleek hizkuntzen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatu behar baitituzte, eta hizkuntzen eta kulturen arteko loturak egin. Artikulu honetan, ikas-unitate bat aurkeztuko dut, auto-hausnarketa eta Ikus-Entzunezko Itzulpen Eleaniztuna (IEIE) lantzeko jarduerez osatua, eta hizkuntza-aniztasuna atzerriko hizkuntzako curriculumean txertatzeko eta irakasleak trebatzeko erabil daitekeena. Horrelako programa batek hizkuntza-aniztasunarekiko eta eleaniztasunarekiko kontzientzia garatzeko zenbait modu eskaintzen dizkie irakasleei, eta irakasleak eta ikasleak beren erosotasun-gunetik harago joatera bultzatzen ditu, testuen itzulpen eleaniztunak jorratzen dituztenean. https://doi.org/10.54512/TSSW3262