Canadako hizkuntz erakundeak

Argitaratua: mercredi 27 avril 1983, 13:25
Gai monografikoa

Sor eta lor geratu ginen Quebec-en, Euskal Herritik hango egoera linguistikoa eta frantsesaren hizkuntz borroka aztertzera joan ginenok. Izan genuen, noski, horretarako arrazoirik. Gure harriduraren eragileen artean bada bat azpimarratu gabe gera ezin daitekeena: Quebec probintzian eta, maila apalago batean, Canada osoan frantses hizkuntza berreskuratzeko eta herria frantsesteko eraiki den burokrazia eta erakunde-sare erraldoia, alegia