Breakout hezitzaileen magia, bigarren hizkuntzen ikasgelan

Argitaratua: mercredi 23 février 2022, 12:19
Manuela Mena

Ikasgeletan metodologia aktiboak ezartzeko prozesua errealitate geldiezina da. Metodologia horien barruan, ikasgela gamifikatuen testuinguruan, gero eta gehiago erabiltzen dira ihes-jokoak eta halako tresna ahaltsuak, ikasleen motibazioa eta partaidetza handitzeko eta, hartara, 4K-ak garatzeko, hots: kolaborazioa, kreatibitatea, komunikazioa eta gaitasun kritikoa. Breakout EDUak zer diren eta H2ko ikasgelara zergatik eta nola eraman behar diren labur azaltzeaz gain, artikulu honetan proposamen praktiko batzuk ere jaso dira, baita tresna-sorta bat ere erronkak, probak, asmakizunak eta giltzarrapoak ─birtualak zein analogikoak─ diseinatzen eta sortzen laguntzeko.

https://doi.org/10.54512/TJOC5987