Antzerki-teknikak ikaskuntza-eragile gisa: rol-jokoa eta antzezpena

Argitaratua: ostirala, 2021(e)ko azaroaren 5(e)an, 13:26(e)tan
Eduardo de Ágreda

Antzerki-teknikak, oinarri-oinarrian ekintzak imitatzeko printzipioari lotuta daudenez, ikaskuntzaren parte izan dira aspalditik. Are gehiago; pentsa dezakegu «irakaskuntzaren alderdi teatrala» antzinatik egon dela presente, nahiz eta ez den aipatzen ikaskuntzari buruzko lehen iturri bibliografikoetan. Izan ere, irakaskuntzan imitazioa funtsezkoa dela jotzen da gizakiek elkarrengandik ikasten hasi zirenetik, eta, hartara, ez dela nabarmentzeko modukoa. Lerro hauen bidez, mota horretako baliabideei buruzko datu batzuk emango dira, lehen eta bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan noiz eta nola erabili diren argitzeko. Amaitzeko, teknika horietako bi garatuko dira (rol-jokoa eta antzezpena), bigarren hizkuntzako ikasleekin erabil daitezen; zenbait adibide emango dira, eta antzerki-teknikek zer onura dakartzaten eta hizkuntzen eskoletan teknika horiek aplikatzeko zer urrats eman behar diren azalduko da.

https://doi.org/10.54512/GYZV4354


Beste eduki interesgarriak

L de Lengua logo berria

Antzerki-tekniken bitartez hizkuntza ikastea: "glottodrama"

‘Glottodrama’ —antzerki-tekniken bitartez hizkuntza ikastea— izan dute hizpide Francisco Herrerak eta CLIC International House-ko irakasle diren Antonio Ortak eta Piedad Cuarterok "LdeLengua" podcastaren 141. emanaldian ("Técnicas teatrales en la clase de ELE"). Bi irakasleok esperientzia zabala dute gaztelaniaren irakaskuntzan eta hezkuntza-baliabide gisa antzerkia erabiltzean. ELE eskoletan antzezpen-teknikak txertatzeari buruz hitz egin dute.