DigCompEdu eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria: ahozko online elkarreragina FlipGrid eta WhatsApp-ekin

Argitaratua: Monday, 12 April 2021, 3:15 PM
Olga Juan-Lázaro eta Aránzazu Bernardo

Teknologia, erritmo desberdinetan, ikasgelaren fisionomia taxutzen duen elementu bat gehiago da hezkuntzan. Ikasgelaren barruan eta kanpoan lan egitea errazten duen programazio batean hura egoki integratzea funtsezkoa izan daiteke ikaskuntza- edo irakas-kuntza-esperientzia atsegin baterako, eraginkortasunari eta motibazioari dagokienez. Artikulu honetan, teknologia aurrez aurreko eskoletan txertatzeko sei etapako eredutik abiatuko gara, urrats horiek ikaskuntza autonomoa eta ikasgelaz kanpoko elkarreragina errazten baitituzte, eta, hortaz, ikasleak luzaroago daude xede-hizkuntzaren eraginpean, beren profil digitala eta lankidetza-ikaskuntza garatuz. Adibide gisa, bideoen bitartez parte hartzeko sare sozial bat proposatuko dugu, Flipgrid, eta istanteko mezularitza-sareetako ahots-oharrak erabiltzea –WhatsApp, adibidez, edo, bestela, Telegram edo Signal–. 

Esparru teoriko modura, Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEMB) Companion Volume edo Liburu Osagarriaren «online elkarreragina» inbentario berritik eta DigCompEdu gisa ezagutzen den Irakasleen gaitasun digitalerako esparru europarretik abiatuko gara. Hau da gure helburua: XXI. mendeko irakasleengan jarrera esperimentalak sustatzea eta ikaskuntza aktiboaren elementu batzuk adibide gisa jartzea, ikasgelatik kanpo ahozko online elkarreragina sustatzeko diseinatutako proposamen didaktikoen bidez, eskolan irakasleak beteko baitu ezinbestekoa den gidariaren rola.

https://doi.org/10.54512/WRED6660

Comments

    Beste eduki interesgarriak

    EEMB LO 2022

    "Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarria" eskura

    "Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa – Liburu osagarria" (EEMB LO) plazaratu du HABEk. Eguneratu egin da 2001ean argitara emandako "Europako Erreferentzia Marko Bateratua", osatu, baina EEMBak ezarritako marko kontzeptualak indarrean dirau. Liburu osagarri honen berrikuntzen artean, komunikatzeko lau moduen arteko harremana da azpimarratzekoa, hizkuntza-trebetasunen kontzeptua gaindituz: ulermena eta ekoizpena (ahozkoa eta idatzizkoa) eta komunikazioa ahalbidetzeko elkarrekintza eta bitartekotza.