Hizkuntz kontuak

Aire zabaleko

Aire zabaleko

de Hasier Agirre Aranburu -
Número de respuestas: 0

“Espainiako Gobernuak aire zabaleko lana debekatuko du beroagatik alerta gorria edo laranja dagoenean”, halaxe dio gaur eitb.eus-eko berri batek.

Zuzena da aire zabaleko esapidea, baina badira beste asko ere, hiztegietara joz gero: atari (egurats) zabaleko, kale gorriko, aterperik gabeko edota, besterik gabe, izarpeko edo kanpoko.

“Alerta gorriarekin, kale gorriko lanik ez” aldarrikatzea legezkoa izango bide da, hortaz, hemendik aurre! Aterpean gabiltzanok aitzakiaren bat asmatu beharko dugu…



  

Informazio osagarria:

Marcas: