Hizkuntz kontuak

Txepetxaren muinak!

Er: Txepetxaren muinak!

par Hasier Agirre Aranburu,
Nombre de réponses : 0
Bai horixe, Iñaki! Ekarpen ederra! Zertzeta ahate-mota bat omen da. Umea "zer da" eta "zer da?" galdezka ari denean ematen zaio erantzun hori.

Atzo lankide batek aipatu zidan, zuzen aipatu ere, nire pizzaren eta hanburgesaren adibidean ez dagoela eskasiarik (txepexaren muinak / armiarmaren zankarroia / txingurriaren hesteak...). Nire ustez, ordea, ez da urritasuna / eskasia kontua bakarrik, baizik eta umeari xelebrekeria edo ezinezko bat eskaintzea... Helburua umea isilaraztea izanik, inposible bat eskaintzen zaio, inork ez baitu gure kulturan txepetxik, txingurririk edo armiarmarik jaten, ez behintzat gerra-garaian edo telebistako reality xelebreren batean ez bada...

Baina tira, xelebrekeriari zein eskasiari, biei erreferentzia egin izan balie, hobea zatekeen esapidea, dudarik gabe.

Tags: