Hizkuntz kontuak

Ezagutzen al duzu Euskaltzaindiaren Jagonet zerbitzua?

Ezagutzen al duzu Euskaltzaindiaren Jagonet zerbitzua?

Iñaki Murua -
Erantzun kopurua: 0

Euskaltzaindiak Twitter-en duen profilean (@plazaberri) maiz txiokatzen dituzte hizkuntzaren inguruko zalantzak eta erantzunak; honako hau, adibidez, gaurkoa

⁉️Beti plurala da «guraso» hitza? Beti «aita-amak» hitzaren berdina?

Webgunean duten Jagonet kontsulta-zerbitzura bideratzen dute interesaturik dagoena estekaren bitartez.  Esate baterako, hauxe da goiko zalantzari emandako erantzuna.

Jagonet_guraso

Honela aurkezten dute Jagonet zerbitzua:

Jagonet hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzu bat da, Akademiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena. Zerbitzuak bi helburu nagusi ditu: bata, euskararen erabilera zuzena eta egokia bermatzea, eta, bestea, erabilera horren gaineko zalantzak argitzea. Zerbitzu honetara jotzen duen erabiltzaileak bi aukera izanen ditu: hizkuntza-zalantza datu-basean bilatzea eta, erantzunik aurkitzen ez badu, galdera egitea.