Euskaltzaindiak Twitter-en duen profilean (@plazaberri) maiz txiokatzen dituzte hizkuntzaren inguruko zalantzak eta erantzunak; honako hau, adibidez, gaurkoa.
⁉️Beti plurala da «guraso» hitza? Beti «aita-amak» hitzaren berdina?
👉Ikus #Jagonet kontsulta-zerbitzuaren erantzuna: https://t.co/an4QHeXhCm#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan@IKASBIL_HABE @Irakasbil @IVAP_eus @AEK_eus @IdazleElkartea pic.twitter.com/sUh88mHaZe
— Euskaltzaindia (@plazaberri) April 8, 2022
Webgunean duten Jagonet kontsulta-zerbitzura bideratzen dute interesaturik dagoena estekaren bitartez. Esate baterako, hauxe da goiko zalantzari emandako erantzuna.
Honela aurkezten dute Jagonet zerbitzua:
Jagonet hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzu bat da, Akademiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena. Zerbitzuak bi helburu nagusi ditu: bata, euskararen erabilera zuzena eta egokia bermatzea, eta, bestea, erabilera horren gaineko zalantzak argitzea. Zerbitzu honetara jotzen duen erabiltzaileak bi aukera izanen ditu: hizkuntza-zalantza datu-basean bilatzea eta, erantzunik aurkitzen ez badu, galdera egitea.