Hizkuntz kontuak

Esteban Gozategi, Orioko ontzigilea

Esteban Gozategi, Orioko ontzigilea

par Hasier Agirre Aranburu,
Nombre de réponses : 0
Esteban Gozategiren diskurtsoa (kontaketa)

B2ko ekintza komunikatiboa da, gutxi gorabehera, Estebanena. Kontaketa, baporegintzan berak izan duen eskarmentua kontatzen digu, baita jardun horrek oro har izan duen nondik norakoa ere. 

Ikasleak erabilerara egokitu nahi baditugu, eta Estebanen diskurtsoa (jatorrizko euskalduna, euskara oso bizirik dagoen eskualde batekoa), gutxi edo gehiago, eredugarritzat jo badaiteke, euskalgintzan gabiltzan guztiok geure buruari galdera hau egin behar geniokeela iruditzen zait: Zergatik dago hainbesteko leizea Estebanen diskurtsoaren eta azterketetan ikasleek egiten dutenaren artean?

Diskurtsoaren lehen minutuaren azterketa soilik egin dut, gauza asko baitauzkat esku artean. Eman zaiola / dexola / dakiola … (ez da hutsegitea; iruditzen zait “diezaiola” baztertu egin behar lukeela Euskaltzaindiak praktikotasunaren izenean; aurrera begira forma horri bizirik eusteko modu bakarra iruditzen zait…) segida besteren batek, eskertuko nioke.

  • Lanbideei edo hizkera tekniko samarrari loturiko lexikoa narratsagoa da herri-hizkeran: Orioko astilleron, barku-reparaziyotan…
  • Egitura sintaktikoen aberastasuna eta jatortasuna askoz hobeak herri-hizkeran (hitz-elkarketa, indargarriak, apenas hutsegiterik osagaien hurrenkeran: Ume-koxkorretatikan / horretaraXE ohitu / erremediorik gabe (derrigor) joan behar izaten genuen… / Hiru-lau bat urte-edo / mekaniko-tailer (eta ez tailer mekaniko) / barku asko zegoen egurrezkoa (erreparatu hurrenkerari eta aditza singularrean egote horri!)
  • Erregistro-aberastasuna: Aitaren hitzak gogora ekartzen dituenean, hitanora lerratzen da, natural-natural. Kazetariarekin, zuka.
  • Esaldi prefabrikatuak: hasi, horrela egin ginen / barku asko zegoen egurrezkoa (hori maiz entzun duenari ateratzen zaion esaldi prefabrikatua da) / reparazyoak egin eta reparazyoak egin…
  •  Jarioa: erritmo EGOKIA, ez biziegia. Jarioa ez da abiada, ezta isildu gabe hitz egitea ere! Apenas etenik galdegaiaren eta aditzaren artean. Etenaldi naturalak, zer esan pentsatzeko denok beharrezko ditugunak. Gaztelaniazko lokailu batzuk erabiltzen ditu bere buruari  denbora emateko: pues, bueno…

Horrelaxe kontuak... Hurrengora artio!