Hizkuntz kontuak

"Itzulpen- eta berrikusketa-irizpideak, erabakiak eta gomendioak" dokumentua

"Itzulpen- eta berrikusketa-irizpideak, erabakiak eta gomendioak" dokumentua

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

IZOk, IVAPen  Itzulpen Zerbitzu Ofizialak alegia, argitara emandako Itzulpen- eta berrikusketa-irizpideak, erabakiak eta gomendioak  Interneten daude, interesaturik dagoen edonoren eskura, pdf formatuan.

Sarreran diotenez

"Irizpideon helmena zedarritzea komeni da: Euskaltzaindiaren erabakiek beren esparrua dute, izenen ofizialtasunak berea, erakundeek ere zeinek bere eskumenak egikaritzen ditu… Horiek guztiak aintzat hartzen ahalegindu gara, nahiz eta jakitun izan irizpideak, izatez, behin-behinekoak direla eta halaxe izango direla beti, esan nahi baita etengabe eguneratu beharreko irizpideak direla. Kontuan hartu, baita ere, txosten honetako irizpideak IZOk 2016ko martxora arte hartutakoak direla."

Lana elikatzen jarraitzeko, osatzeko eta zuzentzeko asmoa dute,  eta hurrengoak ere bide beretik hedatzekoa.