Hizkuntz kontuak

Itzulpena unean bertan: "Pilot" entzungailu azkarra

Er: Itzulpena unean bertan: "Pilot" entzungailu azkarra

de Hasier Agirre Aranburu -
Número de respuestas: 0

Kaixo, Alfontso.

Halako berritasun teknologikoak hizkuntza gutxituen mesederako direnik ez nuke nik ziurtatuko. Itzultzaile automatikoetan bilaketan ibili izan naizenetan, zera gertatu izan zait: adibidez, serbieraz dagoen zerbait euskaratzeko eskatzen diozu "google translator" zorioneko horri, eta konturatzen zara ezetz, ez dagoela findua, eta, azkenean, serbierazko esaldi hori ingelsera itzultzeko eskea egiten duzu.

Erraminta berdintzailetzat aurkezten diren trepeta hauek indar hegemonikoen mozorroa eraman ohi dute. Azkenean, betikoa gertatuko da: euskaldunok Pilot hori elikatzeko eta kudeatzeko dugun ahalmenaren araberakoa izango da haren arrakasta. Lehiakorra ez bazara, jai daukazu.

Bekchamen eta Messiren kasuak globalizazio desberdintzaile baten ondorioak dira. Berdintasuna aldarrikatzen da bazter guztietatik (munduko hiritar libreen kontua, badakizue), aniztasun kulturalaz hitz egiten da nazkatzeraino, baina betiko kultura hegemonikoak betikotzeko eta sendoagotzeko modu bat baino ez da, nire uste apalean. Globalizazio desberdintzailea, berez, "contradictio in terminois" da, oximoron bat, baina gertatzen dena hori da, nire ustez.

Bukatzeko, gauza oso inportante bat. Jo dezagun Pilot hori txofer paregabea dela, gauza dela euskarazko esaera zaharrak laponierazkoetara itzultzeko, edota armenierazkoak alemanera. Eta? Non geratzen da kultura? Non nazioa? Non hizkuntza? Ze, euskaldunak, gaur egun, ezingo luke, nahita ere, gaztelania ez ikastea erabaki. Ingurumariak irakasten digu gaztelania, haizea kolkotik sartzen zaigun bezain natural. Euskal Herriko gaztelania-hiztunek bai esan dezaketela: tira, oraintxe ez zeukeat zertan euskara ikasi, nik nirea egin eta Pilot horrek itzuliko ziok euskarara dena delakoari! Idatzizko testuen itzulpenarekin gertatzen ari dena (formalismo hutsa askotan) ahozkoekin gertatzea tamalgarria litzateke, zinez!

Euskaldunok gurera. Sekula hegemoniko ez, baina beti bizirik. Urliak esan zuen moduan, "galtzen ari garen bitartean, jokatzen ari garen seinale!".

Beno, barkatu sermoi astun hau, eta igaro asteburu on bat, Jaunaren anparuan!!