Didaktika-foroa

Ludaktika (gozatuz ikastea)

Er: Ludaktika (gozatuz ikastea)

de Luis Mari Txabarri Miranda -
Número de respuestas: 0

Egun on:

Agian, erraza/zaila kontzeptuek, zenbaitetan ikuspegi estrukturaletik abiatuta, ilun dezakete mezua eta eztabaida galbidera eraman. Kontuan da, nire ustez, zein neurritan ikasi/irakatsi beharko genituzkeen lokuzioak eta txankak (chunc, ingeleraz) komunikazio testuinguruetan, hizkuntzak behar adinako aberastasuna eta adierazkortasuna izan/manten dezan.

Horren inguruko ekarpen bat, gaur-gaurkoa ez bada ere, Aintzane Ibarzabal eta Koro Navarrorena EIZIE webgunean:

Urte hauetan, zalantzarik ez, aurrerapen handiak egin dira euskararen ikerketan. Ikerketa eta lan gehientsuak ordea euskal fonologia eta gramatika osatzera zuzentzen direla iruditzen zaigu. Hori behar beharrezkotzat lan nagusitzat jotzen dugu, areago euskara standarra egiten ari garenean.

Jadanik sarritan esana badago ere, standarra ez da euskara guztia ordea; eta daramagun bidetik, giro urbanoetan batez ere –eta giro horretan mugitu behar dugu gehientsuak, eta euskara hori nagusituko da–, bide horretatik euskara murritz eta adierazkortasunik gabekoaren arriskua ukaezinezkoa da. 

Ondo izan.