Ongi etorri BOGAren 4. mailara! Maila honetan testu-erak oinarri izanda, zure ikas-prozesuaren azken urratsera eramango zaitugu. Honela, euskararen gaitasun maila aitortuko dizun titulu ofizial bat eskuratzen lagunduko dizugu, benetan!
Hasteko guztioi ezaguna egiten zaigun gai bati helduko diogu: sexuari. Lehendabiziko testu-era aurkeztuko dizugu. Berau dibulgazio-artikulua izango da eta bereizten eta sortzen ikasiko duzu.
Testu-era honek beste testu-era batzuek baino garrantzi handiagoa hartuko du eta, horregatik, bi estratotan banatuko dugu lana. Edozein modutan ere, helburua argia da: ikas-prozesuan, aldizkarietan, Interneten, irratian edota bestela irakurri edo entzun ahal dituzun dibulgazio-testuak ulertzea. Ahaztu barik, noski, estrato hauen bukaeran halako testu bat -idatzizkoa zein ahozkoa- sortzeko gauza izan beharko duzula. Ea bada lortzen duzun!