Opciones de matriculación

Ikastaro hau zazpi astekoa da, hiru ekain/uztailean izango dira eta lau, irailean. Astero unitate bat izango duzu lantzeko, eta bertan teoria eta praktika uztartuko dituzu. Unitatearen amaieran azken jarduera bat izango duzu, non landutako xede nagusiak burutuko dituzun. Azken jarduera hori ostegun goizerako bidali beharko duzu, irakasleak ostegunean bertan edo ostiralean egingo den aurrez aurreko tutoretza-saiorako zuzenduta izan dezan.

Era berean, unitateko ariketak eginda bidaltzeko epea ere aste bakoitzeko ostegunera artekoa da. Zuzendu ondoren, irakasleak berriro eskegiko dizu zuk ikusteko. Aztertu zuzenketak eta sortutako zalantzak tutoretza-saioan azaldu diezazkiozu irakasleari.   

Gainera, hainbat ariketa gehigarri izango dituzu emandako edukiak sendotzeko, bai eta ariketa horien zuzenketa-orriak ere, ondoren zeuk zuzendu ahal izateko.

Los invitados no pueden entrar a este curso. Por favor acceda con sus datos.