General
09. ikastunitatea: DENOK GARA EKONOMIA-ERAGILE
ARRASTO EKOLOGIKOAK
Irakurri garapen-agentziaren webgunean kontsumo iraunkorrari buruzko informazioa, eta erantzun galdetegiari.
KONTSUMO IRAUNKORRA
Lurreko biztanle bakoitzak batez beste 2,8 azalera-unitateko aztarna ekologikoa du, hau da, ia hiru hektarea lur emankor erabiltzen ditu.
Alabaina, munduko lurra gizaki guztien artean banatzen bada, bakoitzari bi hektarea dagozkiola ikusten da; horrek ondorioztarazten digu biztanle bakoitzak dagokiona baino 0,8 hektarea gehiago ustiatzen dituela, eta hainbat herrialderen arteko ezberdintasuna agerian uzten du: herrialde garatuek aztarna ekologiko handia dute (AEBek, adibidez, 9,6), herrialde pobreek ez bezala (Indiak, kasu, 1,0).
tolosaldeagaratzen.eus (moldatua)
01. saioa: EKONOMIA ZIRKULARRA
Irakurri berria, eta erantzun galderei.
EKONOMIA ZIRKULARRA POSIBLE DA
Aurreikuspenen arabera, 2050ean 9.000 milioi pertsona biziko gara munduan, eta horietatik % 66 hirietan biziko dira. Hona hemen ekonomia zirkularra arrakastaz aplikatzea lortu duten hirien hainbat adibide.
-
- Kolkata, India: Hiri honetan, autobus-zerbitzu batek animalien eta landareen hondakinekin egiten den biogas berriztagarriekin funtzionatzen du. Erregai hori garatzen duen enpresak gobernuarekin lan egin zuen hiri osoan biogas-punpak jartzeko, eta ibilgailuak fabrikatzen dituen enpresa garrantzitsu batekin bazkidetu zen autobusak egiteko. Hala, autobusez bidaiatzeko modu hori errentagarria ez ezik, jasangarria ere bada: tarifak 0,02 dolarrekoak dira, hurrengo autobus merkeenaren hamabirena.
-
- Xiangyang, Txina: Asiako hiri honetan, gobernuak eta enpresaburuek ituna egin zuten lokatzetik energia ateratzeko programa bat ezartzeko. Ekintza publiko-pribatu horri esker, Xiangyang hiriak biobirfindegi bat eraiki zuen lehenago hondakin-urak tratatzen zituen instalazio batean. Birfindegiak lokatza erauzten du hondakin-urak tratatzeko prozesutik, eta, gero, hiriko elikagai-hondakinekin konbinatzen du, horrela biochar eta gas natural konprimitua ekoizteko. Emaitza bikainak lortu dituzte, eta negutegi-efektua eragiten duten gasen isuriak % 95-98 murriztu dira.
barrixe.com (moldatua)
-
Kontuan hartu
02. saioa: URRUTIKO INTXAURRAK...
Erabaki zerez hornituko zenukeen Pirinioetako kamioi-denda, ahalik eta bezero gehien lortzeko.
Kontuan hartu
03. saioa: TXIN-TXIN, DIRUAREN HOTSA
Bilatu kontzeptuak Interneten, eta aztertu zertan egiten duten bat.
Kontuan hartu
Egin zeure kasa: IDATZI ZURE EKONOMIA-EREDUAREN ALDEKO MANIFESTUA
Egin elkarrekin: AURKEZTU IKASMATERIAL JASANGARRIEN ERABILERA-PLANA
Jarraipena
Osagarriak