 |
Irakurri Riomundo liburuaren atzeko azala, eta azpimarratu pare bat gako-hitz, sentitu dituzun emozioak adierazten dituztenak.

Bertolt Brechtek esana da: gogoaren kontra, egoerak behartuta, herria, sendia, etxea utzi behar duena ez da immigrantea, erbesteratua baizik.
Bizitzaren emariak maletaz eta istorioz kargaturiko jende andana darama lurralde ezezagunetara, egunero. Euskal Herrira ere iritsi ziren milaka desterratuz beteriko trenak, Vascongadas esaten zioten herrialde arrotz eta malkartsu honetara.
Hari horri tiraka eraiki du Maiak Riomundo eleberria. Euskal herritar askorena ez ezik, euskaldun askorena izan litekeen biografia.
—Zu zara maketoa, ezta?
—Maketoa? Ez, jauna, gaizki esan dizute, Sierra naiz, Pedro Sierra.
Jon Maia Soria, Riomundo (Txalaparta)
|