General
06. ikastunitatea: ITSASOAREN GAZI-GOZOAK
OPOR-HAIZEA
Bildu informazioa Lapurdiko kostaldean interesa piztu dizun arloren baten inguruan ikaskideekin partekatzeko.
01. saioa: KRESALA AZALEAN
Irakurri narrazioa, eta deskribatu nerabe honek izandako emozioak: erakarpena, poza, tristura, beldurra, harrotasuna...
OLATU HANDIETAN, LEHENENGOZ
Ezin nien begirik kendu. Niretzat handiegiak izan arren, deika ari zitzaizkidan.
Barran eserita, sartu ez sartu baino gehiago, nondik eta nola sartu ari nintzen begiratzen, non jarri, nora jo olatualdia etorritakoan. Bi surflari helduagoren atzetik joan eta haien parean jarri nintzen, ez itsasertzerago, ohi bezala. Olatu arrunteko eguna ematen zuen barealdietan, baina ikusiak nituen tarteka sartzen ziren olatutzarrak.
Uhin-lerro handiak ikusi genituen hurbiltzen, eta arraunean hasi ziren biak bizkor. Baina ez al geunden olatu handienak hausten ziren tokian?!
Aurrenekoa altxatzen eta forma hartzen ikusita, justu gainean lehertuko zitzaidan tankera hartu nion. Denak emanda, uhinari begiratzeko ausardiarik gabe egin nuen arraunean. Gertu ikusten dira olatuak barra gainetik, baina uretatik eta taulan etzanda hartzen die batek benetako neurria. Gainera zetorkidan olatu-paretan gorantz, beldurra, bertigoa sentitu nuen. Ezin imajinatu ere egin zer gertatuko zitzaidan, harrapatuz gero.
Ozta-ozta, baina pasatu nuen. Larri nengoen oso, banekielako handiagoak izaten direla aldi bereko hurrengo olatuak.
Bigarren olatuaren gandorra apartzen ikustean, nireak egin zuela pentsatu nuen. Ez dut ezer larririk gertatu izanaren oroitzapenik; argi oroitzen naizena da salbu sentitzen nintzela atzean, olatuak hausten ziren puntutik harago, eta zirrara igotzen zitzaidala bizkarrean gora, surflari helduek olatu haiek hartzeko buelta ematen zuten bakoitzean.
Iñigo Urdinaga, Surflaria eta paradisua (Salbera) (moldatua)
Kontuan hartu
02. saioa: BIZIMODUA ITSASOAN
Aukeratu zerrendako lanbide bat. Bilatu informazioa, eta deskribatu ofizioa nolakoa den, ikaskideei aurkezteko.
Kontuan hartu
03. saioa UR ONA: ONURA
Irakurri blog-sarrera, eta erabaki zein zerbitzutarako gonbidapena oparituko diozun zure ezagunen bati. Partekatu foroan taldekideekin zure erabakiak.
Kontuan hartu
Egin zeure kasa: DESKRIBATU ITSASOA SEKULA SENTITU EZ DUEN HAUR BATI
Egin elkarrekin: OSATU ITSASOAREN GAINEKO ABESTIEN PLAY-ZERRENDA
Jarraipena
Osagarriak