General
05. ikastunitatea: DIOTENA DIOTELA
PETO-PETOA
Irakurri eleberriaren pasartea eta zerrendatu donostiarrei buruz esan ohi diren topikoak (ospea, izaera, itxura, ohiturak...). Partekatu wikian.
A —Bilbokoa zara?
B —Ez naz Bilbokoa, baina Bilbon bizi naz.
A —Ba ni Donostian bizi naiz eta Donostiakoa naiz.
B —Donostiarra ala ñoñostiarra?
A —Ñoñostiarra, noski!
B —Mantekauak jaten dabezen horietakoa?
A —Mantekauak??
B —Mantekaua = izozkia!!
A —Aaaa, ja-ja-ja-ja-ja-ja-ja, bai, noski! Ñoñostiar peto-petoa! Izozki-jale-Kontxazale-paseari-hombre-tuporaki perfektua!
B —Hombre-tuporaki?
A —Bai, Kontxako paseoan ezagun bat ikustean... Hombre! Tú por aquí!!
B —Jajajajajajaja!
A —Aaja-jajajajaja!
B —Hombre-tuporaki!! Ze ona!
Xabier Etxaniz Rojo, Denok gara Google (Erein)
01. saioa: USTEAK ERDIA USTEL
Zerrendatu adimen handiko haurren ezaugarri nagusiak, zure ustez, eta erkatu lerro hauetan jasotakoekin.
MITOAK ETA ESTEREOTIPOAK
Gaitasun handiak dituen edo superdotatua den haur bat nolakoa den agertzen duen ikuspegia partziala da eta horrek ikasle mota horri buruzko estereotipoak, mitoak eta/edo aurreiritziak izatera garamatza. Estereotipo horiek gizartean erroturik daude eta aldatzen zailak dira, pentsamenduak baino gehiago usteak eta jarrerak direlako.
Hona aurreiritzirik hedatuenak:
-Ikasle superdotatuen portaerazko jarraibideak oso antzekoak dira eta estereotipo bakarra dute: “bitxi” jokatzen dute eta ezohikotzat hartzen dira.
-Moldakaitzak, tratagaitzak eta egongaitzak dira.
-Haien goi gaitasuna dela-eta, ez dute laguntzarik behar eta edozein inguruabarretan ikas dezakete, baita beren kasa ere. Ezagun dute onik ateratzeko aski baliabide dutela.
-Nabari dute eskolan aspertu egiten direla; hori dela eta, jokabide arazoak izan ohi dituzte.
-Beren gaitasuna berezkoa, estatikoa eta finkoa da.
-Dena ongi egiten dute, arlo guztietan nabarmentzen dira, onak dira eta denetarako balio dute.
-Seinale dute aparteko gaitasuna dutela, eskolan emaitza bikainak lortzen dituzte.
-Motibatuta daude ikastetxean gailentzeko.
-Beren adimen koziente handiagatik definitzen dira. Ikasle superdotatua adimen testean 130etik gorako adimen kozientea lortzen duena da.
-Adimen koziente handiko ikasleek eskolan eta lanbidean arrakasta bermaturik dute.
Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroaren webgunea (moldatua)
Kontuan hartu
02. saioa: BEGIAK ZABALIK
Erreparatu itxurari, eta irudikatu nolakoak izan daitezkeen pertsona hauek. Idatzi, ondoren, deskribapen labur bana.
ZEHAZTU:
- Lanbidea edo bizimodua: zertan egiten ote dute lan? Ikasleak ote dira?
- Eguneroko bizimodua: non eta nola biziko dira? Zer egingo dute aisialdian?
- Besterik: ..................
Kontuan hartu
03. saioa: HAN TXAKURRAK OINETAKOAK JANTZITA
Aukeratu munduko hiru herri, zure ustez bizitzeko onenak, eta eman bi arrazoi horretarako.
Irakurri testua, eta eman bi erantzun galdera bakoitzari.
Kontuan hartu
Egin zeure kasa: IDATZI MEZU-HARIA SARE SOZIALETAN
Egin elkarrekin: EGIN IRUDI BIDEZKO SOUVENIR-EGUTEGIA
Jarraipena
Osagarriak