General
02. ikastunitatea: ZUEK BAI ZUEK!
EGUNGO HEROIAK
Irakurri zer dakarren Wikipediak heroi hitzari buruz.
HEROIA
Heroia, (grekeraz, ἥρως hērōs ) antzinako Grezia eta Erromako mitologia klasikoan, Jainko baten eta gizaki baten arteko seme edo alaba zen eta, beraz, erdi gizakia eta erdi jainkoa zen, eta bai moralki eta bai fisikoki gizakien gainetik zegoen. Herkules dugu adibide. Heroiak izaki soilek egin ezin dituzten balentria edo ekintza handi eta gogoangarriak egiteko gai izaten ziren eta, horregatik, gurtza edo erlijiozko gorazarrea jasotzen zuten, baina jainkoen mailara iritsi gabe. Horregatik, gizakiek dei egiten diete laguntza eske, Jainkoen aurrean bitartekari izateko edo haien haserrea arintzeko, eta haien balentriak ospatzen eta goraipatzen dituzte.
Gaur egungo hizkeran, heroi deitzen diogu, halaber, bere balentria edo ekintza gogoangarriengatik ospetsua den gizon edo emaku- meari, ekintza heroikoak egiteko gai denari.
Wikipedia (moldatua)
01. saioa: AGOSTI XAHO, EUSKAL HEROIA?
Irakurri Miren Amurizak Berria egunkarian idatzitako artikulua, eta jaso ideia nagusia, zure ustez.
MITOAK
Altzoko Handia pertsonaia mitologiko bat zela uste ei zuen jende askok. Halaxe azaldu dute Aitor Arregik eta Jon Garañok hainbat elkarrizketatan, eta galdera bertsua sortu ei zitzaien eurei ere filma egiten hasi zirenean: pertsonaia erreal bat mito noiz bihurtzen ote den. Migel Joakin Elizegiren geriza handituz eta antzaldatuz zelan joan zen ikusten da pelikulan zehar, jendeak ahoz aho bertsionatutako egiagatik bezainbat, Handiaren hurrekoek ikusmina sortzearren zabaldutakoagatik.
Pertsonaia magnifikatuak dira mitoak (Mari adatsetik sua dariola, Tartalo ardiak jaten...), baina baita gure iruditeria kolektiboan karga sinboliko berezia duten pertsonak ere: Maria Arburu, Graziana Xarra, Maria Baztan eta inkisizioak bizirik erretako beste hainbeste andrazko; Bernard Goienetxe Matalas, eta haren burua Lextarreko sarreran zintzilikatua; Altzoko Handia bera, Isabel erreginaren aurrean; Estepan Urkiaga Lauaxeta, fusilatu zuten goizean Azken Oyua poema idazten; Dolores Ibarruri ukabila altxatuta; Telesforo Monzon erbestean; Joseba Sarrionandia Imanolen baflean uzkurtuta; Felix Iñurrategi Gasherbrum II-an gora edo Mikel Laboa Zurriolan, gitarra gordetzen.
Kontatzea inportantea da; nork bere burua, bere familia, bere herria kontatzea. Pantaila handiaren bitartez zein belarrira. Eta isildutakoak izan daitezela askatasunaren adierazgarri, ez beldurrarenak.
berria.eus
Kontuan hartu
02. saioa: LIBURUETATIK ZINEMARA SALTO EGITEA
Irakurri Iban Zalduaren zinema-kritika, eta azpimarratu zuretzat ezezaguna edo berria den informazioa ikaskideekin partekatzeko.
Kontuan hartu
03. saioa: HEZUR ETA MAMIZKO HEROIAK
Aukeratu eta entzun bi biografia hauetako bat. Hartu oharrak gero kideari birkontatzeko; nahi baduzu, bilatu informazio gehiago Interneten.
Kontuan hartu
Jarraipena
Osagarriak