Irakurri albistea, eta asmatu goiburu egokia. Bidali forora.
...............................
Bertso-doinuz osatutako bilduma batetik abiatuta, doinu berriak automatikoki sortzeko metodo bat garatu du Izaro Goienetxea Urkizu ikertzaileak. Horrez gain, musika automatikoki sailkatzeko metodo berri bat aurkeztu du. EHUko Robotika
eta Sistema Autonomoen taldean (RSAIT) egin du lan hori, eta PLOS ONE aldizkarian eman du haren berri.
RSAIT taldearen proiektu nagusietako bat Bertso-Bot da. Gizakien eta makinen edo roboten arteko elkarrekintzan aurrera egitea du xede, eta, horretarako, robotak bertsotan jartzen dituzte. Artikuluan, Goienetxearen ikerketaren bidez lortutako
bi metodo aurkeztu dituzte.
Batetik, musika generoaren arabera sailkatzeko metodoa aurkeztu dute, antzeko bertso-doinuak multzokatuz musika errepresentatzeko lortutako modu berri batean oinarritzen dena. Bestetik, multzokatze horiek multzo bakoitzeko doinuen antzeko
doinuak automatikoki sortzeko erabiltzen dituzte.
Goienetxearen esanetan, “Metodoa erabilgarria izan daiteke musika-terapiako aplikazioetan, musikaren konposizioaren ikaskuntzan edota konposizio-programetan, besteak beste”.
Ana Galarraga, zientzia.eus (moldatua)
|