Irakurri Anjel Lertxundiren zutabea, eta zehaztu zein mezu zabaldu nahi duen.
“YOU”, ETXERAKO!
Fracking, coaching, crowfunding, swap… Euskarak sarri-sarri etxeratzen du halako hitzen bat. Normala omen. Ingelesaren indar ukaezinak eta malgutasunak behartzen omen gaitu, gurea bezalako hizkuntza batek ez ei du munduak
daraman abiadari etengabe erantzuteko modurik. Baina galdetzen diot neure buruari: zein bidetatik datozkit halako perlak? Ingelesarenetik zuzenean ala gaztelaniarenetik? Eta galdetzen segitzen dut: kazetari erdaldunek fractura hidráulica
deitu izan baliote fracking deitzen hasi direnari, zer erabiliko genuke, fracking ala haustura eta haustura hidraulikoa, hiztunak zer ulertuko luke hobeto? Zerk eragozten du coaching ordez prestakuntza baliatzea? Ez al genituen herritarren
diru- -bilketekin sortu ikastolak-eta, crowfunding egiten ari ginela jakin gabe? Nor ez da sekula izan epekako zordun, oharkabean swap baten esklabo ginela? You, etxerako… gaztelaniaren etxetik igarota.
Bilatu informazioa Interneten iragarki-lehiaketei buruz: entzutetsuenak, euskarazko iragarkiei buruzkoak... Irakurri publizitate-txostenaren laburpena, eta egin ideia-jasa bat lehiaketan parte hartzeko.