General
01. ikastunitatea: SALTZEKO AMUAK
GAUZA EDERRA DELA
Entzun iragarkia, eta egizu balorazioa. Ondoren, komentatu iragarkia taldeko foroan.
01. saioa: BASQUE LANGUAGE CENTER
Irakurri Anjel Lertxundiren zutabea, eta zehaztu zein mezu zabaldu nahi duen.
“YOU”, ETXERAKO!
Fracking, coaching, crowfunding, swap… Euskarak sarri-sarri etxeratzen du halako hitzen bat. Normala omen. Ingelesaren indar ukaezinak eta malgutasunak behartzen omen gaitu, gurea bezalako hizkuntza batek ez ei du munduak daraman abiadari etengabe erantzuteko modurik. Baina galdetzen diot neure buruari: zein bidetatik datozkit halako perlak? Ingelesarenetik zuzenean ala gaztelaniarenetik? Eta galdetzen segitzen dut: kazetari erdaldunek fractura hidráulica deitu izan baliote fracking deitzen hasi direnari, zer erabiliko genuke, fracking ala haustura eta haustura hidraulikoa, hiztunak zer ulertuko luke hobeto? Zerk eragozten du coaching ordez prestakuntza baliatzea? Ez al genituen herritarren diru- -bilketekin sortu ikastolak-eta, crowfunding egiten ari ginela jakin gabe? Nor ez da sekula izan epekako zordun, oharkabean swap baten esklabo ginela? You, etxerako… gaztelaniaren etxetik igarota.berria.eusKontuan hartu
02. saioa: IRAGARKI-LEHIAKETA
Bilatu informazioa Interneten iragarki-lehiaketei buruz: entzutetsuenak, euskarazko iragarkiei buruzkoak... Irakurri publizitate-txostenaren laburpena, eta egin ideia-jasa bat lehiaketan parte hartzeko.
Kontuan hartu
03. saioa: NEUROMARKETINA
Hausnartu zure kontsumo-ohiturei buruz. Irakurri zientzia-aldizkariko artikulua, eta jaso datuak.
Kontuan hartu
Egin zeure kasa: EMAN MATRIKULAZIO-KANPAINARI BURUZKO IRITZIA
Jarraipena
Osagarriak