Txoko txukuna, txoko kuttuna
Zure gustuko txokoa nolakoa den azaldu eta berria diseinatuko duzu. Baldintza jakinetarako etxe egokiak diseinatuko dituzue denok batera. Etxean egiteko moduko lan txikiren bat (brikolajea) azalduko duzue. Ez egiteko aitzakiak zerrendatuko dituzue eta, azkenik, aitzakiei buelta emateko moduak adostuko dituzue.
01. NIRE TXOKOA
Deskribatu etxeko zure txokorik gustukoena. Ondoren, ikaskideekin batera, diseinatu txoko bat.
ADOSTU DISEINUAK
Aurrez aurreko saioan egitekoa: Bildu hirunaka, eta azaldu bakoitzak diseinatutako txokoa. Hori kontuan hartuta, adostu etxearen oinarrizko diseinua (guztien txokoak kontuan hartu behar dituzue). Azkenik, talde bakarrean bilduta, azaldu hirukote bakoitzak egindakoa ikaskideei.
02. AURREIKUSPENAK EGITEN
Aurreikusi elkarrizketa baten galdera/erantzunak, emandako egoera kontuan hartuta.
03. BAKOITZAREN NEURRIKO ETXEA
Gazteentzat aproposak izango diren etxeen ezaugarriak zerrendatu eta adostuko dituzue.
ETXERIK APROPOSENAK GAZTEENTZAT
Aurrez aurreko saioan egitekoa: Wikian jasotako ekarpenak errepasatu ondoren, bakoitzak bere iritzia bota, eta gaur egungo gazteentzako aproposak diren etxeen oinarrizko ezaugarriak adostuko dituzue. Argitaratu emaitzak euskaltegiko blogean.
.
04. ERREMINTA-KAXA
Ordenatu bideoak eta kontatu ahoz brikolaje-trikimailuren bat.
ORDENATU BIDEO-ATALAK
Aurrez aurreko saioan egitekoa: Bildu hirunaka (bideo-multzo bakoitzeko ikaskide bana). Kontatu ikusitako bideo-atalak, eta ordenatu, konponketaren urratsak egoki zerrendatu arte.
Komentatu foroan jasotako trikimailuak: Eskatu zehaztapenak, argitu zalantzak, trikimailu hoberen bat ezagutzen duzue?...
05. OZTOPOEI BUELTA EMATEN
Idatzi zerbait ez egiteko aitzakien zerrenda, eta bilatu erantzun aproposak.
EMAN BUELTA AITZAKIEI
Aurrez aurreko saioan egitekoa: Errepasatu aitzakiak eta prestatu (bikoteka) bakoitzarentzat egokia izan daitekeen erantzuna. Komentatu guztien artean, bildu aitzakia eta erantzunik aproposenak, eta argitaratu euskaltegiko blogean.