Adiorik ez!
Bi kirolari ezagunen adibideak jorratu eta gero, erretiroaz jardungo duzu ikaskideekin. Ondoren, agur-gutun bat idatziko duzu lankideentzat, agur esateko erabili daitezkeen kantuak zerrendatuko dituzue eta ikasgelako hiztegi berria osatuko duzue. Azkenik, ikastaroa amaituta, udan euskara lantzeko dituzun asmoak azaldu eta zerrenda osatuko duzue aholkurik onenekin.
01. ATZO IZAN ZELA DIRUDI
Bi kirolari entzungo dituzue erretiroaz hitz egiten; aitzakia ezin hobea, gaiaz ikaskideekin aritzeko.
AZALDU ENTZUNDAKOA
Aurrez aurreko saioan egitekoa: Taldeka jarrita, kontatu elkarri bakoitzak entzundako azalpena (Abelena edo Matxalenena).
Azkenik (taldeka ala denon artean), hitz egin erretiroari buruz; hau da gidoia:
- Erretirodunentzat: Zer sentitu zenuten erretiroa hartu zenutenean? Lankideen agurrik jaso zenuten?
- Gainontzekoentzat: Hitz egin familian edo inguruan erretiroa hartu duen norbaiti buruz. Noiz jubilatu zen, zelan ospatu zuen?...
02. AGUR, MAITEOK
Ikusi lankideek prestatu dizuten bideoa eta idatzi erantzuna.
ASMATU PERTSONAIAK
Aurrez aurreko saioan egitekoa: Bakoitzak pertsonaia oso ospetsu bat pentsatuko du, eta belarrira esango dio haren izena ezkerretara duen ikaskideari.
Ondoren, bakoitzak belarrira esan dioten pertsonaiaren agur-oharra (ez oso luzea) prestatuko du, izenik eman gabe.
Nork bere oharra irakurriko du, eta besteek asmatu beharko dute zein pertsonaiaren agur-gutuna den.
03. AGUR ABESTUKO DIZUT
Aukeratu zure gustuko kantua eta aurkeztu ikaskideei.
EGIN KANTU-ZERRENDA
Aurrez aurreko saioan egitekoa: Bakoitzak aukeratu duen kantua aurkeztuko duzue eta zati bat (ahal bada, osoa) entzungo duzue.
- Norena da kantua?
- Zer kontatzen du?
- Noiz eta nola ezagutu zenuen?
- Zergatik aukeratu duzu?
- Aholkuren bat kantua entzuteko?
Azkenik, jasotako kantu guztiak zerrendatu eta euskaltegiko blogean (kartel bat jarriz gelan) argitaratuko duzue.
- Norena da kantua?
04. GUREAK EGIN DU
Irratsaioa entzun eta osatu ikasgelako hiztegi berria.
KLASEKO HIZTEGI BERRIA
Aurrez aurreko saioan egitekoa: Klaseko oinarrizko hiztegi berria egingo duzue. Horretarako:
- Binaka jarri eta ikusitako ereduak jarraituz, ikasgelan erabiltzeko moduko hiru hitz berri (eta haien definizioak) proposatuko dituzue.
- Denen artean komentatuko dituzue ekarpen guztiak. Ondoren, egokienak aukeratu eta IKASGELAKO OINARRIZKO HIZTEGIAn jasoko dituzue.
- Azkenik, euskaltegiko blogean ezagutzera emango dituzue hitz berriak (banan-banan, multzoka, ala guztiak batera).
- Binaka jarri eta ikusitako ereduak jarraituz, ikasgelan erabiltzeko moduko hiru hitz berri (eta haien definizioak) proposatuko dituzue.
05. UDARAKO ASMOAK
Udan euskara lantzen jarraitzeko asmoak azalduko dituzue.
UDARAKO ASMOAK PARTEKATU
Aurrez aurreko saioan egitekoa: Jarri hirunaka eta kontatu elkarri udarako asmoak. Azkenik, denok elkarrekin jarrita, ideiarik interesgarrienak zerrendatuko dituzue, eta euskaltegiko blogean argitaratuko dituzue, beste ikasleentzat erabilgarriak izango direlako.