Joan-etorrian
Hasteko, inguruko zirkulazio-arazo baten berri emango duzu. Horretaz gain, urrutira eramango zaituen bidaia bat prestatuko duzu. Horretarako, leku eta gertakariaren gaineko informazioa jaso eta hainbat erabaki hartuko duzu, bidaia modu egokian planifikatu ahal izateko. Azkenik, zure ametsetako bidaia azalduko duzu.
01 ZIRKULAZIO-ARAZOAK
Zirkulazio-arazoak zerrendatu eta garrantziaren arabera sailkatuko dituzue.
ERABAKI ZEIN DIREN ARAZORIK PRESAZKOENAK
Aurrez aurreko saioan egitekoa: Aztertu foroan jasotako kexak eta ordenatu, garrantziaren arabera Zein dira lehenbailehen konpondu beharrekoak, zein pixka bat itxaron dezaketenak, eta zein presarik ez dutenak?
Bildu bizpahiru taldetan, egin zuen zerrenda eta, azkenik, adostu denen artean zerrenda bakarra.
02. EGITEKOAK ZEHAZTEN
Atzerrira joateko gonbidapena jaso duzue; denon artean eztabaidatu eta erabaki bat hartuko duzue.
JOANGO GARA?
Aurrez aurreko saioan egitekoa: Ikaskideok dantza-talde bat osatzen duzue, eta gonbidapena jaso duzue Boisera joateko Euskal Jaialdiaren hurrengo edizioan parte hartzera. Joango zareten ala ez erabaki behar duzue, aldeko eta kontrako arrazoiak kontuan hartuta.
03. ATZERRIRA
Bidaia prestatu ahal izateko informazioa bilduko duzue.
INFORMAZIOA TRUKATU
Aurrez aurreko saioan egitekoa: Jasotako informazioaren berri emango diozue ikaskideei.
Horretarako:
- Hiru taldetan jarriko zarete (hautatutako alorraren arabera).
- Kontatu behar duzuen informazioa osatuko duzue elkarren artean.
- Ondoren, galdera sorta bat prestatuko duzue (5 gutxienez) ikaskideei egiteko (beste bi alorren inguruan).
- Txandaka (aurrena talde batek, gero besteak) galderak botako dituzue, banan-banan, eta dagokion taldeak erantzun beharko du.
- Amaitzeko, kontatu nork erantzun duen galdera gehien, eta baloratu eskatutako informazioari erantzun dioten ala ez.
- Hiru taldetan jarriko zarete (hautatutako alorraren arabera).
04. GURE BIDAIA MITIKOA
Aukeratu zure bidaia mitikoa, azaldu ahoz eta atera ondorioak.
AZALPENIK EGOKIENA AUKERATU
Aurrez aurreko saioan egitekoa: Aukeratu bakoitzak jasotakoen artean, zein den azalpenik egokiena (gidoi hau jarraitu). Denon artean, nork bere aukeraketa azalduko du. Ondoren, atera ondorioak: Zein dira azalpen egoki baten ezaugarriak?
Zerrendatu jasotako ezaugarriak, eta argitaratu euskaltegiko blogean (bestela, kartel bat prestatu eta jarri gelako hormaren batean).