C-1, hau da, HABEren hirugarren mailako eta EGAko azterketak eta pareko guztiak (IVAPeko eta Osakidetzako 3. perfila zein hezkuntzako 2. perfila) lantzeko ikastaroa. Atariko proba, ariketa, irakurmen, entzumen, lexiko, sinonimo eta idazmenerako Maizpiden propio sortutako materiala gehi azterketa ofizialetako ereduak.

Material ugari, gutxienez 100 ordurako,19 astetan banatuta. Helburua azterketa idatzietarako bukatzea. Honen arabera 3 txanda ikasturtean zehar: Azarotik martxora, urtarriletik maiatzera eta uztailetik azarora. Matrikuladi bakoitzari txanda bat dagokio.

Astero gutxienez idazlan bat egiteko aukera; zuzenketak on line bidaliko dira eta guztiz pertsonalizatuak izango dira. Idazlanez gain zalantzak argitzeko gunea eta ahokularitza zerbitzua. Prestasuna bermatuta dago.

Aukera mintzamena ere lantzeko, bertara etorrita, SKYPE bidez..., zehaztu eta adostu daiteke.

Etorriz gero, inongo konpromezurik gabe materiala eta ikastaroaren inguruko xehetasunak bertatik bertara erakusteko gertu gaude.