Uztailaren 4an hasiko da ikastaroa eta azaroaren 6an amaituko da.

C-1, hau da, HABEren hirugarren mailako eta EGAko azterketak eta pareko guztiak (IVAPeko eta Osakidetzako 3. perfila zein hezkuntzako 2. perfila) lantzeko ikastaroa. Atariko proba, ariketa, irakurmen, entzumen, lexiko, sinonimo eta idazmenerako Maizpiden propio sortutako materiala gehi azterketa ofizialetako ereduak.

Material ugari, gutxienez 100 ordurako,18 astetan banatuta. Helburua azterketa idatzietarako bukatzea. Honen arabera 3 txanda ikasturtean zehar: Azarotik martxora, urtarriletik maiatzera eta uztailetik azarora. Matrikula aldi bakoitzari txanda bat dagokio.

Astero gutxienez idazlan bat egiteko aukera; zuzenketak on line bidaliko dira eta guztiz pertsonalizatuak izango dira. Idazlanez gain zalantzak argitzeko gunea eta aholkularitza zerbitzua. Prestasuna bermatuta dago.

Aukera mintzamena ere lantzeko, bertara etorrita, SKYPE bidez..., zehaztu eta adostu daiteke.

Argibide gehiagorako deitu lasai MAIZPIDE EUSKALTEGIra: 943 88 92 31 telefonoa edo sartu http://www.maizpide.com/ web gunean. Ikastaroak 509€ balio du

Etorriz gero, inongo konpromisorik gabe materiala eta ikastaroaren inguruko xehetasunak bertatik bertara erakusteko gertu gaude.