Zornotzako Barnetegiak 4. mailarako online ikastaroa eskaintzen du. Ikastaroa asteka dago antolatuta, eta 19 unitateren bitartez mailari dagozkion helburu orokorrak lantzen dira. Horiez gain, HABEren 4. mailako azterketa prestatzen da ikastaroan. Ikastaroan, ikasleak 190 orduko dedikazioa eskaini beharko du, urritik ekainera. Gainera, zenbait tutoretza-saio izango ditu ikastaroaren jarraipena egiteko. Orotara, beraz, 200 bat ikastordu izango dira; baina, horiez gain, C2 maila eskuratu nahi duen ikasleak aparteko lan autonomoa egin behar du (irakurri, entzun...). HABEk lan horretan 500 bat ordu eman behar direla aurreikusten du.

Ikastaro hau egiten duten ikasleek Zornotzako Barnetegian burutuko diren aurrez aurreko mintegietara etorri ahalko dute.

Izena emateko, ezinbestekoa da HABEren 3. maila egiaztatuta izatea edo agiri baliokidea (C1) izatea (admistrazioaren 3. HE, EGA...)